Inicio de sesión

PostHeaderIcon Lanbai enplegu eta formazioa azokaren hirugarren edizioa egingo da Arrasaten ekainaren 11n.

Ekainaren 11n, Lanbai enplegu eta formazioaren hirugarren edizioa egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko MONDRAGON UNIBERTSITATEko eraikinean. Aurten, gainera, aurretik, ekainaren 9an eta 10ean, lan bilaketara zuzendutako lantegi eta hitzaldi irekiak antolatu dira Arrasateko Kulturaten. Guztira, 36 enpresa eta erakundek jarriko dituzte curriculumak jasotzeko stand-ak Lanbain. Azoka irekita egongo da 15:00etatik 19:00etara.

Ekaineko hiru egunetara luzatuko da aurtengo Lanbai enplegu eta formazio azokaren ekitaldiak. Hala, ekainaren 9 eta 10ean, lan bilaketara bideratutako tailerrak izango ditugu Arrasateko Kulturaten kultur-etxean. Ekitaldiak dohainik izango dira, baina, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Web orri honetan dago lantegiei buruzko informazio guztia

Ekainaren 11n, berriz, azokaren beraren hirugarren edizioa egingo da MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Garaia Berrikuntza Gunean duen eraikinean. Aurreko bi edizioetan bezala, azokak lau gune izango ditu: Formazio gunea, Enpresa gunea, Lan poltsa gunea eta Elkarrizketa gunea.

Aurten, 36 enpresa eta erakunderen stand-ak egongo dira curriculumak uzteko. Elkarrizketak egiteko aukera, ostera, 34 stand-etan eskainiko da (elkarrizketak MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasle eta ikasle ohiei zuzenduta daude). Eta ohikoa den bezala, azokan aukera egongo da beka eta diru laguntzen informazioa eta lan poltsetan izana emateko.

Bestalde, formazioari buruzko informazio bila joanez gero, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eskainiko du informazioa gradu, unibertsitate master, profesionalentzako prestakuntza eta heziketa zikloei buruz.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk antolatzen du formazio eta enplegu azoka hurrengo laguntzaileekin: Arrasateko Udala, LANBIDE Eusko Jaurlaritzako Euskal Enplegu Zerbitzua eta MONDRAGON taldea.

Azokari buruzko informazio guztia: http://lanbai2015.mondragon.edu/eu/kongresuaview

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg