LANBAI enplegu eta formakuntza azoka, ekainaren 6an Arrasaten
Mondragon Unibertsitateko I. enplegu eta formakuntza azoka datorren ekainaren 6an ospatuko da, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Bertan aukera egongo da lan poltsetan izena emateko edota enpresaren gunea bisitatzeko.
"Lan munduarekin harremanetan jarri nahi duzu? Etorri LANBAI azokara" lemapean aurkeztu da Mondragon Unibertsitateak antolatu duen I. enplegu eta formakuntza azoka.
Datorren ekainaren 6an, osteguna, ospatuko da Garaia Berrikuntza Guneko 11. eraikinean, arratsaldeko 3etatik 7etara.
Hiru gune bereiztuko dira. Alde batetik aukera egongo da lan poltsetan izena emateko: MUko enplegu eta orientazio zerbitzuan, MUko lan poltsan eta Novia Salcedo Fundazioan.
Horretaz gain, enpresa gunea bereiztuko da eta bertan hainbat enpresen stand-etan curriculumak jasoko dira, egungo lan merkatuari buruzko informazioa eskainiz. Honako enpresa hauek hartuko dute parte: Orona, Caja Laboral, IK4, Danobat, Fagor Arrasate, Irizar, Arizmendi ikastola, San Viator Ikastola, Hekimen elkartea, CAF, EITB, Cikautxo, Decathlon, Olabide ikastola, Batz, LKS, Ingeteam eta abar.
Eta hirugarren gunea formazio gunea izango da. Mondragon Unibertsitateak duen eskaintza azaltzeko esparrua izango da: unibertsitate masterrak, profesionalentzako graduondoak, heziketa zikloak, eta abar.
Iturria: MONDRABERRI.com