Inicio de sesión

PostHeaderIcon Lan orientazioaren gaineko jardunaldia Enpresagintza fakultatean

Enpresa Administrazio ikasketen azken urtean dauden ikasleendako ekintza egingo dute bihar, eguaztena 09:00etatik 16:30era arte. Oñatiko eta Bidasoako kanpusetako 100 bat ikaslek hartuko dute parte.

Lan orientazioaren gaineko jardunaldiaren helburu nagusia, ikasketak bukatuta lan munduan murgiltzeko bideak topatzea da. Gainera, curriculuma nola idatzi edota lan-elkarrizketa bati aurre nola egin azalduko dute.

Iturria: GOIENA.Net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg