Inicio de sesión

PostHeaderIcon Koldo Almandoz garaile, Huhezineman

Gaur, eguena, egin dute Huhezinemako sari banaketa, lehiaketa ofizialeko ikus-entzunezkoen proiekzioaren ostean. Koldo Almandozekin batera –'Deus et Machina' film laburrarekin eraman du saria–, saridun izendatu dute, Tucker Davila Wood, 'Los Perfeccionistas' lanarekin –Huhezinema Saria, 1.000 euroko saria–; eta horrez gainera, aipamen berezia eskuratu du Ivan Kortazarren 'Tesoros' izeneko lanak.

Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin, eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du.

Horixe da Koldo Almandoz donostiarraren Deus et Machina film laburraren sinopsia, zenbait kritikok apokalipsiaren gaineko hausnarketa poetiko moduan ere definitu izan dutena. 

Eta film labur horixe da aurtengo Huhezinemako lehiaketa ofizialeko sari nagusia eskuratu duena: Goiena saria, 1.500 eurokoa. Euskarazko lan onenari ematen zaion saria da hori, hain justu ere.

Hiru beharrean, lau sari 

Arratsaldean jakinarazi dute zein izan den epaimahaiak erabakitako aurtengo ranking-a, lehiaketa ofizialeko ikus-entzunezkoen proiekzioaren ostean.

Epaimahaiaren arabera, Koldo Almandozekin batera, saridun izendatu dute, Tucker Davila Wood, Los Perfeccionistas lanarekin. 1.000 euroko saria da hark irabazi duena. Eta horrez gainera, aipamen berezia eskuratu du Ivan Kortazarren Tesoros izeneko lanak. 

Ikasleen lehiaketa

Lehiaketa ofizialaz gain, ikasleen artekoa ere egin da. Kasu honetan, ondorengo lanak saritu dituzte: 

  • MU Saria: Peña, oroitzapen bat, bizitza bat (Aitana Duque) 
  • Basque Culinary Saria: Mokaduak (Ainhoa Garcia)
  • Ikusleen Saria: Bizitzaren gazi gozoak (Izarne Olano)
  • Aipamen berezia: Etxehuts (Kepa Matxain)

Aurtengo edizioan saritutakoen talde argazkia.

Film laburren erakusleiho 

Kontuak kontu, sari banaketa baino askoz gehiago da Huhezinema. Lehiaketa horri esker film laburren erakusleiho bilakatu da Aretxabaletako Arkupe kultur etxea asteon. Eta horren bueltan, ikusle eta ikasleez gainera, bisitari entzutetsuak ere izan ditugu gurean. Film laburren egileez eurez gainera, eguaztenean,  Arrate Rodriguez eta Fermin Muguruza Aretxabaletan izan ziren, Zuloak dokumentalaren nondik norakoak azaltzen. 

Martitzenean hasi zen Huhezinema, Euspot lehiaketarekin; Markos Goikolea iruindarrak eroan zuen sari nagusia, 1.000 euro, Bakoitzak berea. Sarean Euskaraz spotarekin. Aitor Abaroa lekeitiarra eta Amaia Urteaga beasaindarra izan dira beste sarituak.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg