Inicio de sesión

PostHeaderIcon Kirol negozioak merkaturatzeko 3.500 ideia bota dituzte MUko ikasleek

Mondragon Unibertsitateko 160 bat ikaslek Futurama ekialdia egiten dihardute Arrasaten. Ikasleen artean talde lana, sormena eta negozio ideia berrien garapena sustatzea ditu helburu. Kirolaren etorkizuna da eskuartean duten gaia.

Garaia Berrikuntza Zentruko 11. eraikuntza berrian, Mondragon Unibertsitateko gradu eta maila desberdinetako 160 ikasle inguru batu dira gaur, astelenena. Helburu zehatz batekin batu dira; beraien gustura kirolaren etorkizuna eraikitzeko ideiak bota eta garatzeko, Kimu Berri erakundeak antolatutako Futurama ekitaldiaren baitan.

Ideiak bota eta garatu

09:30ean ekin diote egunari eta ideiarik falta ez zaiela garbi laga dute; 3.500 inguru bota dituzte, hamar gaitan banatuta; hala nola, kirola eta emakumea, kirola eta etxea, kirola eta teknologia berriak, kirola eta giza harremanak eta kirola eta mugikortasuna.

20 bat taldetan banatuta, gustukoen eta etorkizun handiena izan dezaketen hiru ideia aukeratu du talde bakoitzak, eta horiek garatzen jadungo dute eguerdiko etenaldira bitartean. Arratsaldean, berriz, horietako bat aukeratu eta negozio nola bilakatu pentsatuko dute.

Azkeneko urratsa, aurkeztea

16:30etik aurrera, talde bakoitzak bere ideia eta hura negozio bilakatzeko egingo lituzkeen urratsak aurkeztuko ditu, hiru bat minutuan. Guztira 20 izango dira, talde bakoitzeko bat, eta batek saria ere jasoko du. Ikasleek erabakiko dute euren botoekin zeinek jasoko duen saria. Aipatzekoa da, bestalde, ikasleez gain, kirol arloan diharduten enpresetako ordezkariak ere gonbidatuta daudela arratsaldeko aurkezpenera.

Kimu Berri programaren baitan

KIMU BERRI gazteen arteko ekintzailetasuna sustatzeko programa bat da, eta horretarako, gaur egun gazteria mugitzen dituzten gai eta teknologiak lantzen ditu, kirola eta aisialdia esaterako (adibidez, Kirol materialak, aisialdi zerbitzu berriak teknologia digitalak, …).

Ekimen hau elkarlan publiko-pribatuan oinarrituta dago eta hau osatzen duten agenteak Debagoiena eskualdeko garapen estrategiarekin beraien konpromezua erakutsi dute.

KIMU BERRI ondorengo erakunde eta entitateek osatzen dute:

  • Debagoieneko Mankomunitatea (Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentzia)
  • ISEA S. Koop. (Mondragón Korporazioko Ingenieritza eta Zerbitzutako arloko enpresa eta garapen teknologiko gunea)
  • Mondragon Unibertsitatea (Mondragón Goi Eskola Politeknikoa eta Mondragón Enpresagintza S.Coop.)
  • ATHLON S. Koop (jarduera fisiko eta osasunaren sustapen eta prebentzioa)
  • SAIOLAN (Enpresa eta Berrikuntza Zentrua).

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg