Inicio de sesión

PostHeaderIcon Kimu Berrik saritu egin ditu 2015-2016 ikasturteko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen Gradu Bukaerako Lan onenak.

Gaur, hilak 17, egin dute Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleen Bukaerako Lanen (GBL) aurkezpen publikoa. Gainera, Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Kimu Berrik saritu egin ditu GBL eta aurkezpen onenak. Aurtengo irabazleak izan dira Jon Garate eta Xabier Aztiria. Saridunek  350 euro eskuratu dituzte Haztegi ikastolarentzako egindako dokumentalarekin.

Jon Campo eta Ibai Iregi ikasleek irabazi dute 300 euroko bigarren saria, Debagoieneko Mankomunitatearentzat egindako Debagoieneko mendi ibilbideei buruzko lanagatik. Azkenik, hirugarren saria izan da Nerea Gil, Garazi Ayesta eta Eneko Sagardoyentzat. Horiek 250 euro jaso dute ondare ez materialari buruzko lanagatik.

Guztira, 17 proiektu aurkeztuko gaurko ekitaldian. Lan horiek guztiak eginda daude apiriletik ekainera bitartean bi edota hiru ikasleko taldetan. Aurten, besteak beste, hurrengo erakundeetarako egin dira GBLak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Debagoieneko Mankomunitatea, Laboral Kutxa eta Aramaioko Udala.

Aurkezpen eta sari banaketa ekitaldian parte hartuko dute GBLetan esku hartu duten erakunde guztietako ordezkariek.

Kimu Berri premia los mejores Trabajos de Fin de Grado de los estudiantes de Audiovisuales 2015-2016

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg