Inicio de sesión

PostHeaderIcon KIMU BERRIk bere esperientzia aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatutako “Ekintzailetza Kirolean” izeneko jardunaldian.

Datorren azaroaren 27an “Ekintzailetza Kirolean: negozio joerak eta aukerak” izeneko jardunaldia garatuko da Gasteizen, EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean.

Ekitaldiaren helburua da sektorean dauden enpresa joeretara (produktuak eta zerbitzuak) eta ekintzailetza gauzatzeko aukerarik gehien ematen duten kirol arloetara hurbiltzea, baita informazioa ematea ere Euskadiko pertsona ekintzaileei laguntzeko zerbitzu eta baliabideei buruz, bai maila orokorrean bai kirolaren sektorean zehazki.

Jardunaldia kirolaren esparruan negozio edo jarduera bati ekiteko interesa duten pertsona guztiengana zuzenduta dago, kirolari buruzko prestakuntza berezia baldin badute edo kirolaren inguruko beste prestakuntza, interes edo zaletasuna baldin badute.

Jardunaldian zehar KIMU BERRIren esperientzia azalduko da, hau da, Debagoieneko gazteen artean ekintzailetza bultzatzeko proiektua, gazteei elkartutako domeinu teknologikoetan eta merkatukoetan, aisialdian eta kirolean oinarritutako ikuspegi berezi baten bitartez.

KIMU BERRI lankidetza publiko-pribatuko eredu batetik sustatutako ekimena da, Debagoieneko eskualde garapenarekin konprometituta dauden eragileen artekoa, eta erakunde eta elkarte hauen parte hartzea dauka:

  • ISEA S.COOP., MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioko Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa. 
  • MONDRAGON UNIBERTSITATEA, bere hiru fakultateen bitartez: MGEP-Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, ENPRESAGINTZA eta HUHEZI.
  • Debagoieneko Garapen Agentzia (Debagoieneko Mankomunitatea)
  • ATHLON S.COOP. eta SAIOLAN - CEI DE MONDRAGON, SA

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg