Inicio de sesión

PostHeaderIcon KIMU BERRI proiektu berritzaileen erakusketaren 5. edizioa amaitu da.

Bosgarren urtez jarraian, KIMU BERRI ekimenak erakusketa ibiltari bat egin du, gazte unibertsitarioek garatutako proiektu berritzaileei buruz, Debagoienean ekintzailetza bultzatzeko asmoarekin. 

KIMU BERRIren proiektu berritzaileen erakusketaren 5. edizioko ekintzen programa irailaren 18an hasi zen, proiektu berritzaileen erakusketaren inaugurazioarekin, Arrasateko Kulturaten. 

Agintarien ekitaldia amaitu eta gero, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO fakultateetako ikasleek osatutako taldeek hainbat  proiektu berritzaile aurkeztu zituzten.  Aurkezpenak amaituta, erakusketa ireki zen, eta irailaren 20ra arte egon zen zabalik.Ondoren, proiektu berritzaileen erakusketa ENPRESAGINTZAren eraikinera eraman zen, Oñatira, eta bertan egon zen ikusgai irailaren 22tik aurrera. 

KIMU BERRIren erakusketaren 5. edizioak hainbat proiekturen emaitzak finkatu ditu negozio eredu berrien prospektibaren, garapen teknologikoaren eta definizioaren inguruan, betiere Goi Eskola Politeknikoko eta ENPRESAGINTZAko ikasleen eskutik.Horrenbestez, 80 proiektu inguru aurkeztu ziren jendaurrean, muralak eta maketak eta erakusketa informatikoak erabiliz.

Horrez gain, bisitariek hainbat pieza labur ikusi ahal izan zituzten (spotak, bideoklipak eta animazioak barne), HUHEZI – Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio Departamentuko ikasleek sortutakoak, fakultate horren Ikus-Entzunezko Proiektuen Lehiaketaren 1 . edizioaren baitan.

Ekintza programa horrekin amaitu da KIMU BERRIren 5. Edizioa, MONDRAGON UNIBERTSITATEko fakultateetan 2013-2014 ikasturtean garatu dena.

KIMU BERRI Debagoienean gazteen ekintzailetza sustatzeko proiektu bat da, eta ikuspegi zehatza dauka, gazteriari lotutako domeinu teknologikoetan eta merkatukoetan oinarrituta.KIMU BERRI Debagoiena eskualdea garatzeko konprometituta dauden hainbat eragilek sustatutako ekimena da, lankidetza eredu publiko-pribatu batean oinarrituta.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg