Inicio de sesión

PostHeaderIcon KIMU BERRI proiektu berritzaileen erakusketaren 4. edizioa Oñatin ireki da ireki da

Dagoenekoz, proiektu berritzaileen erakusketa ENPRESAGINTZAren eraikinera eraman da, Oñatira, eta bertan irailaren 24tik 27ra egongo da ikusgai. 

KIMU BERRI erakusketaren 4. edizioak hainbat proiekturen emaitzak finkatu ditu negozio eredu berrien prospektibaren, garapen teknologikoaren eta definizioaren inguruan, betiere MGEP-Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta ENPRESAGINTZAko ikasleen eskutik.Horrenbestez, 35 proiektu inguru aurkeztuko dira jendaurrean, muralak eta maketak erabiliz.Horrez gain, bisitariek hainbat pieza labur ikusi ahal izango dituzte (spotak, bideoklipak eta animazioak barne), HUHEZI – Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio Departamenduko ikaslek sortutakoak.

Ekintza programa horrekin amaituko da KIMU BERRIren 4. edizioa, hau da, Debagoieneko gazteen artean ekintzailetza bultzatzeko proiektua, gazteei elkartutako domeinu teknologikoetan eta merkatukoetan, aisialdian eta kirolean oinarritutako ikuspegi berezi baten bitartez.KIMU BERRI lankidetza publiko-pribatuko eredu batetik sustatutako ekimena da, Debagoieneko eskualde garapenarekin konprometituta dauden eragileen artekoa, eta erakunde eta elkarte hauen parte hartzea dauka:

  • ISEA S.COOP., MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioko Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa. 
  • Mondragon Unibertsitatea, bere hiru fakultateen bitartez:MGEP-Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, ENPRESAGINTZA eta HUHEZI.
  • Debagoieneko Garapen Agentzia (Debagoieneko Mankomunitatea)
  • ATHLON S.COOP,
  • eta SAIOLAN – CEI DE MONDRAGON, SA

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg