Kanpamentu teknologikoa MUn.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Arizmendi Ikastola eta CampTecnológico-k Gabonetako kanpamentu teknologikoaren edizio berri bat proposatzen dute abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra, Mondragon Unibertsitatearen Sistema Txertatuetako berrikuntza eraikuntzan.
Kanpamentuaren ardatza robotika izan arren, aurten bideo-jolas zein mugikorretarako aplikazioak garatuko dira, zientzia eta teknologia gaztetxoen artean modu dibertigarrian landuz.
Iturria: MONDRABERRI.com