Inicio de sesión

PostHeaderIcon Kale-emanaldi batekin hasiko da ilunkaran Huhezinema.

Huhezikoek prest dute guztia Euskal Film Laburren Jaialdirako. Eguenera bitartean, emankizunak eta lehiaketa egingo dituzte Arkupen eta Orly tabernan. Hasteko, gaur 21:00etan emanaldi ireki berezia egongo da plazan, Sail Ofizialeko finaletik kanpo geratu diren lanekin.

Plazan, aire librean eta doan, 7 film eskainiz hasiko da VIII. Huhezinema jaialdia.  Sail Ofizialera aurkeztu baina finalera egin ez duten lanak izango dira, Asier Altuna, Koldo Almandoz ala Kepa Errastiren filmak, besteak beste. Zerrenda hau da: 

- Garai berriak (Koldo Almandoz)
- Soroa (Asier Altuna)
- Anómalo (Aitor Gutierrez)
- Atzeko dantza (Maider Fernandez)
- Aitona Mantangorria (Kepa Errasti)
- Hubert Le Blonen azken helgaldia (Koldo Almandoz)

Iturria: GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg