Inicio de sesión

PostHeaderIcon Jardunaldia: STEM diziplinetan hezkuntzari buruzko ikuspegiak.

Gaur egun, honako paradoxa hau dugu: enpresek gero eta zailtasun handiagoak dituzte prestatutako langileak atzemateko, eta, aldi berean, diziplina zientifiko-teknikoetan bokazio-falta dago.

Hala, 2010etik 2017ra bitartean, ingeniaritzako eta arkitekturako ikasketen matrikulazioak % 28a jaitsi ziren Espainian. Defizit horrek genero-ikuspegi argia du: 2015ean, ikasketa teknikoetan matrikulatutako ikasleen % 24a emakumeak ziren.

Testuinguru horretan, ISEAk " STEM diziplinetan hezkuntzari buruzko ikuspegiak" jardunaldia antolatu du. Jardunaldi honen helburua honako gai hauei buruz hausnartzea da:

  •     STEM diziplinen esparruan bokaziorik ez izateari buruzko diagnosia.
  •     Genero-ikuspegia STEM Hezkuntzan,
  •     Ikasleek zientziare eta teknologiarekiko duten interesa sustatzea.

Horretarako, hizlari hauek hartuko dute parte jardunaldian:

  •     Montserrat Grañeras Pastranak, Antolamendu Akademikoko Zuzendariorde Nagusiak eta Hezkuntza eta Prestakuntza Ministerioko Berdintasun Unitatearen arduradunak, "Testuinguruaren ikuspegi bat: neskak eta emakumeak STEM eremuan" hitzaldia garatuko du.
  •  
  •     Felix Maria Goñi Urcelay EHUko irakasle katedradunak "Analfabeto zientifikoak ezagutzaren gizartean" hitzaldia emango du.
  •  
  •     Lorena Fernández Álvarez Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitalaren zuzendariak "STEMetan kristalezko korridoreak apurtzen" hitzaldia emango du.
  •  
  •     Nagore Ipiña eta Itziar García MONDRAGON Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileek " STEM arloko prestakuntza eta ikerketa HUHEZIn " hitzaldia emango dute.

Jardunaldia 2020ko urtarrilaren 23an egingo da, 9etatik aurrera, LKS eraikineko ekitaldi-aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izena eman behar da, (943772064) telefonora deituz edo ondorengo helbide elektronikora mezua bidaliz (morobengoa@iseamcc.net).

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg