Inicio de sesión

PostHeaderIcon Jantziak kalean eskegiz, kontzientziadun moda ikastaroak iragarri dira.

Gaur goizean oinezko ugariri atentzioa deitu die kaleetan eskegitako arropak. Era honetan Arrasateko Emausek arropa eta beste materialak berrerabiltzeko ikastaro bi iragarri ditu. Adi, lehen ikastaroa bihar izango da (zapatua).

595.Jantziak.Kalean.Emaus.Ikast.2 (id: 9644426)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko urtarrilak 22, ostirala

 

Zapatu honetan lehenbiziko tailerra izango da, eta Emaus Arrasateren lagunek ideia irudimentsu batekin iragarri dute:

 

Jantzi ugari kalean han eta hemen eskegi dituzte, eta jantziekin batera mezu jakingarriak jarri dituzte:

- "Made in Arrasate" marka: Prebentzioa, berrerabilpena eta bertako lanpostuak sustatzen dituen ekimena.

 

- "Bangladesh-en produzitutako alkandora baten prezioaren %0'6a soilik bideratzen da ekoizleen soldata ordaintzeko".

 

- "Zapatilla deportibo pare bat berrerabiltzen badituzu, lortuko duzu saihestea kotxe batek egun osoan zirkulatzean botatzen duen CO2aren isurketa".

 

- ...

595.Jantziak.Kalean.Emaus.Ikast.4 (id: 9672777)

 

Hori guztiori kontuan hartuta, Emaus Arrasatek bi ikastaro eta Showroom Jai bat antolatu ditu. Adi: lehen ikastaroa bihar bertan izango da. Hona hemen ekitaldien datuak:


Moda askea tailerra
Zapatu honetan, urtarrilak 23
10:00etatik 12:00etara
Tailerreko gaiak:

  • Zure estilo propioa landu
  • Arropa zaharra birziklatu
  • Diseinu berriak asmatu


Oihal Lorategia tailerra
Urtarrilaren 30ean
10:00etatik 12:00etara
Tailerreko gaiak:

  • Tresna apaingarriak sortu kolorez beteriko material ezberdinekin
  • Sortutako artikuloekin lorategi bat sortu


Showroom Jaia
Otsailaren 12an (ostirala)
18:30etik 19:30era
Ekitaldiko elementuak:

  • Tailerretan egindako lanen aurkezpena
  • Bidezko Merkataritzako produktuen dastatzea
  • Musika zuzenean


Izena emateko jarri kontaktuan 695 78 70 19 zenbakiarekin edo mezu bat idatzi weifcoop@gmail.com helbidera. Antolatzaileak: Emaus eta Udala.

Iturria:mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg