Inicio de sesión

PostHeaderIcon JAKIBERRI Proiektuak 2. Ideia-Lehiaketari dagokion epai-mahiaren erabakiak kaleratu ditu.

JAKIBERRI 2. Ideia-Lehiaketari dagokion Epai-Mahiaren erabakia,“Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” (Healthy Fast Food) produktu berritzaileak sortzeko asmoz deitu izan zena.

“Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” (Healthy Fast Food) produktu berritzaileak sortzeko asmoz deitu izan zen JAKIBERRI 2. Ideia-Lehiaketako arauetan finkatuta agertzen zenez, (2013-12-1a) eta (2014-05-30a) arteko epean www.elkarbide.comwebgunearen bitartez jasotako proposamenak aztertu ondoren, Epai-Mahiak honako erabakia hartu izan du:

· MAILA OROKORREKO irabazlea, produktu berriak sortzeko ideia berritzaileari dagokiona, honako hauxe da:  Araceli Velasco Velasco, bere 3. proposamenarekin. (1.000 euroko saria eskuratuko du).

 

· AZKENBURUKOARI EDO POSTREARI DAGOKION MAILAren irabazlea honako hauxe da: Araceli Velasco Velasco, bere 2. proposamenarekin. (500 euroko saria eskuratuko du).

 

· GOSARIARI EDO HAMARRETAKOARI DAGOKION MAILAren irabazlea honako hauxe da: Elena Altube Zurutuza. (500 euroko saria eskuratuko du).

 

· ASKARIARI DAGOKION MAILAren irabazlea honako hauxe da:Arantza Galán Martínez.(500 euroko saria eskuratuko du).

 

· Gamarrako Ostalaritza Eskolara mugatutako lehiaketaren irabazleahonako hauxe da: Araceli Velasco Velasco. (500 euroko saria eskuratuko du).

 

· Leioako Ostalaritza Eskolara mugatutako lehiaketaren irabazlea honako hauxe da: Andrew Wesley Álvarez. (500 euroko saria eskuratuko du).

 

· Aialako Ostalaritza Eskolara mugatutako lehiaketaren irabazlea honako hauxe da:Xabi Izagirre. (500 euroko saria eskuratuko du).

Bestalde, Epai-Mahiak honako sari hauek hutsik edo emanik gabe uztea erabaki izan du:

·      UMEARI dagokion mailari.

·      EDARIARI dagokion mailari.

 

Datozen egunetan zehar, JAKIBERRI Proiektuaren arduradunek sariei dagozkien ordainketak burutuko dituzte, horretarako irabazle bakoitzari dagokion kontu-korrontea erabiliz.

Ikus daitekeenez, JAKIBERRI 2. Ideia-Lehiaketa honetan saritan eskainiko diru-kopurua guztira 4.000 eurokoa izango da.

Jakiberri Proiektua, Euskal Janari Lasterra, ingelesez "Healthy Basque Fast Food", tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa izango den produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da.

Jakiberri Proiektua ISEAk (Corporación MONDRAGON),JAKIONek etaAZARO FUNDAZIOAk bultzatutakoa da, horretarakoLEARTIKER-Ikerkuntza gunearen etaHAZI-renlaguntza dutelarik.

Nahiz eta gaur egun “Healthy Basque Fast Food” eskaintzarik ez egon, Jakiberri Proiektuaren helburua da, gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa uztartzea eta horrela elikadura mota berria,  naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa lortu.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg