Inicio de sesión

PostHeaderIcon 'Jakiberri': euskal janari azkarra helburu duen proiektua.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Etorkizuna Eraikiz Ekimenaren testuinguruan, Jakiberri proiektua aurkeztu dute, Garaia Berrikuntza Gunean. Foru Aldundiko ordezkariak, proiektuaren arduradunak eta proiektuan interesa eduki ahal duten negozioetako ordezkariak egon dira ekitaldian.

“Euskal janari azkarra helburu duen proiektua da Jakiberri. Aldundiaren laguntzari esker ideia lehiaketa bat deitu genuen eta zazpi sukaldarirekin landu ditugu kontzeptuak”, esan du proiektuaren egileetako bat den Aitor Orobengoak. Aurrez landutako kontzeptu horiek garatzeko, pertsona bat kontratatuko dute sei hilabetez. 

Janari azkarraren kontzeptuari bertakoa, osasuntsua eta sasoikoa den produktuak gehituko zaizkio. “Euskal janariaz dihardugu eta etxeko produktuak izan behar dute. Janari azkarra izango da gainera. Hortaz, sasoikoa eta gertukoa izango da”, aipatu du Orobengoak.

Jakiberri-ren hurrengo pausua prototipo berriak garatzea izango da. Horretarako, sukaldari gehiago kontratatuko dituzte. Ostean, pintxo dastatzea egingo dute. “Hori izango da lehen pausua. Hasiera”. 

‘Etorkizuna eraikiz’

Jakiberri proiektua abian ipintzeko ezinbesteko laguntza eman du Foru Aldundiak. Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan kokatzen den proiektua da. “Gipuzkoarren etorkizuna ahalik eta oparoena izan dadin lortu behar dugu. Hori da gure erronka nagusia”, esan du Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatu Imanol Lasak.

Foru Aldundiak hainbat proiektu ditu esku artean. Dagoeneko bost proiektu estrategiko dituzte definituta eta beste hamarrekin dihardute lanean: kontziliazioarekin zerikusia dutenak, zahartze prozesuarekin zerikusia dutenak, ziber-segurtasunarekin zerikusia dutenak… “Gipuzkoako bailara guztiak hartzen dituen mapa bat osatu dugu, proiektu horiek aurrera eramateko. Horretarako, noski, udalen eta tokian tokiko mankomunitateen laguntza ezinbestekoa da”, esan du Lasak.

Horren harira, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako presidente Jose Ramon Zubizarretak oso “baliagarritzak” jo zditu Jakiberri eta Etorkizuna  Eraikiz proiektuak.

Iturria: goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg