Inicio de sesión

PostHeaderIcon ISTAR DAPENAK EUSKADIKO SELEKZIOKO ELASTIKOA DEFENDATUKO DU VALLADOLIDEN

Kadete mailako pertika jauzilari arrasatearrak 3,65 metroko marka du, eta bosgarrena da Espainiako rankinean bere kategorian. Anoetan Iñigo Uribarren, Chen Jian eta Markel Blanco Irungo Bidasoarekin arituko dira domekan.

 

Gaztela aldera joango da asteburu honetan Istar Dapena (argazkian), pertika jauzilari arrasatearrak kadete mailako Autonomien arteko Espainiako Txapelketaren barruan Euskal Selekzioaren elastikoa defendatuko baitu.  Dapenak 3,65 metroko marka du, eta bere kategoriako onena da Euskadi mailan. Espainiako rankinean, gainera, bosgarren postuan dago Arrasateko pertika jauzilaria.  

Aurreko asteburuan Ordizian izan zen Dapena, eta oso gutxigatik ez zuen lortu 3,70 metroko muga gainditzea.  Zentzu honetan, bere erregistroa hobetzen ahaleginduko Valladoliden oraingoan.

Bestetik, igandean 1. Mailako Kluben arteko Espainiako Txapelketa jokatuko da Anoetan, eta bertan Irungo Bidasoako elastikoa defendatzen Arrasateko 3 ordezkari izango dira. Iñigo Uribarren jauzi hirukoitzean arituko da, Chen Jian luzeran eta Markel Blanco 800 metrotan eta 4x100eko erreleboetan.  

Gogoratu beharra Arrasate Atletiko Taldea irundarren filiala dela, horregatik gure herriko ordezkariek askotan Irungo Bidasoarekin lehiatzen dute.  Eurekin batera Tenerife, Salamanca eta Atletico San Sebastian taldeak izango dira Anoetan domekan.

Parte hartze libreko frogak Mojategin

Azkenik, gogoratu beharra dago datorren ostiralean, hilak 17, kimuen parte hartze libreko frogak ospatuko direla Mojategin.  Arratsaldeko 18:30etatik aurrera Gipuzkoako neska-mutikoek luzera jauzia eta pertikako frogak egiteko aukera izango dute.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg