Iritsi da SAIOKAren laugarren edizioa!.
SAIOKAren aurreko edizio hiruak izan zuten arrakastaren ondorioz, non Korporazioko arlo guztietatik etorritako 61 pertsonak parte hartu zuten, MONDRAGONen BACek laugarren edizioa antolatzea erabaki du.
MONDRAGONen jarduera ekintzailean jauzi kualitatiboa gauzatzeko estrategia beharrezkoetarikoen artean jasotzen da SAIOKA, eta bere asmoa da gure kooperatibetan ekintzaileak hautematea eta sustatzea.
SAIOKA honakoei zuzentzen zaie: gutxienez 5 urteko lan esperientziadun eta enpresa garatzeko ekintzailetza eta lankidetza estrategien aldeko konpromisoa nabari zaien pertsonei. Horiei SAIOKAk ahalbidetuko dizkie:
- Ekintzailek duten perfila, motibazioa eta aplikatzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea.
- Ekimen ekintzailea garatzeko behar diren trebeziak eta konpetentziak hartzea.
- Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea
- Enpresa jarduera berri bat abiatzearekin zerikusia dute erronkak identifikatzea.
- Negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuratzea (aholkularitza, harremanak, finantzazioa, etab.)
- Enpresa proiektua gauzatzeko Lan Plana garatzea.
Modu osagarrian, SAIOKAk honako onura hauek gauzatzea ahalbidetuko die kooperatibei:
- Ekintzailetzaren Bisioa eraldaketa korporatiboaren estrategia gisa hedatzea.
- Kooperatibaren eguneroko kudeaketari Lidergo Ekintzailearen balioak eta ezaugarriak gehitzea.
- Negozio lerro berriak abia ditzaketen negozio kontzeptuak sortzea eta baliozkotzea.
SAIOKAren laugarren edizioa ekainaren 5 eta 12an garatuko da Aretxabaletako Otalora Jauregian.
SAIOKAn parte hartzea dohainekoa izango da MONDRAGONeko kooperatibetako lan bazkideentzat. SAIOKAren saio horretan parte hartzeko izena eman beharra dago, 943772064 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatzita: morobengoa@iseamcc.net