Inicio de sesión

PostHeaderIcon Iritsi da SAIOKAren hirugarren edizioa!.

SAIOKAren aurreko edizio biek izan zuten arrakastaren ondorioz, non  Korporazioko arlo guztietatik etorritako 41 pertsonak parte hartu zuten, MONDRAGONen  BACek hirugarren edizioa antolatzea erabaki du.

2013-2016 Politika Sozioenpresarial berriaren hedapenaren testuinguruan,  MONDRAGONen jarduera ekintzailean jauzi kualitatiboa gauzatzeko estrategia beharrezkoetarikoen artean jasotzen da SAIOKA, eta bere asmoa da gure kooperatibetan ekintzaileak hautematea eta sustatzea.

SAIOKA honakoei zuzentzen zaie: gutxienez 5 urteko lan esperientziadun eta enpresa garatzeko ekintzailetza eta lankidetza estrategien aldeko konpromisoa nabari zaien pertsonei.   Horiei SAIOKAk ahalbidetuko dizkie:

· Ekintzailek duten perfila, motibazioa eta aplikatzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea.

· Ekimen ekintzailea garatzeko behar diren trebeziak eta konpetentziak hartzea.

· Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea

· Enpresa jarduera berri bat abiatzearekin zerikusia dute  erronkak identifikatzea.

· Negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuratzea (aholkularitza, harremanak, finantzazioa, etab.) 

· Enpresa proiektua gauzatzeko Lan Plana garatzea.

Modu osagarrian, SAIOKAk honako onura hauek gauzatzea ahalbidetuko die  kooperatibei: 

· Ekintzailetzaren Bisioa eraldaketa korporatiboaren estrategia gisa hedatzea.

· Kooperatibaren eguneroko kudeaketari Lidergo Ekintzailearen balioak eta ezaugarriak gehitzea. 

· Negozio lerro berriak abia ditzaketen negozio kontzeptuak sortzea eta baliozkotzea.

 SAIOKAren hirugarren edizioa uztailaren 18an eta 24an garatuko da Aretxabaletako Otalora Jauregian.

SAIOKAnparte hartzea dohainekoa izango da MONDRAGONekokooperatibetako lan bazkideentzat.

SAIOKArensaio horretan parte hartzeko izena eman beharra dago, 943772064 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatzita: morobengoa@iseamcc.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg