Inicio de sesión

PostHeaderIcon Irakasleen prestakuntza ardatz, 'Hezkuntza berrikuntza'-ren bigarren edizioa, hilaren 15ean HUHEZIn

Maiatzaren 15ean egingo da Eskoriatzako campusean, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiaren bigarren edizioa, hezkuntza arloan esperientziak trukatu eta berrikuntza sustatzeko. Ekitaldiak sarrera irekia izango du, eta maiatzaren 12ra arte egongo da aukera izena emateko.

Eskola munduko eragileak biltzea, hezkuntza arloan esperientziak trukatzea eta berrikuntza sustatzea xede dituen ekitaldia, hurrengo lelopean egingo da: "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak"

 

Jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, eta, goizeko 08:45etan hasita, eguerdiko 13:00ak arte luzatuko da. Jardunaldian parte hartu nahi dutenak eman behar du izena, aldez aurretik, hurrengo helbidean: harrera.huhezi@mondragon.edu edo 943 71 41 57 telefonoan.

EGITARAUA

08:45-9:00 Dokumentazio banaketa.

09:00-09:15 Ongi etorria. Nekane Arratibel (HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea dekanoa).

09:15- 10:30 Mahaingurua. IRASKALEEN FORMAZIOA: ILDOAK, ERRONKAK ETA PROPOSAMENAK

Gidaria: Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkaria).

Partaideak:

  • Arantza Aurrekoetxea (Hezkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza).
  • Iñaki Biain (Irungo Berritzegunea).
  • Mariam Bilbatua (Huhezi-Mondragon Unibertsitatea).
  • Abel Ariznabarreta (Ikastolen Elkartea).
  • Arantxa Arostegi (Kristau Eskola).
  • Xabier Mendizabal (Eskola Publikoa).

10:30-11:00 Atsedena

11:00-12:30 Esperientziak. ERALDAKETARAKO BIDEAK URRATZEN

  • HUHEZI: Irakasle-eraldatzaile rola landuz Graduko ikasketetan.
  • BERRIMET: Mikel Errazkin Santo Tomas Lizeoaren memoria historiko lantzeko proiektua.
  • EKOMU: Joseba Antxustegietxarte. Hirukide Eskolan irakasleen prestakuntzarako proposamena: ikasten duen erakunderantz.

12:30-13:00 Itxiera eta agurra. Arantza Ozaeta (HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea Graduondo eta Etengabeko Prestakuntza arduraduna).

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg