Inicio de sesión

PostHeaderIcon Iraia Irazustak eta Beñat Goiak irabazi dute Ikus-entzunezko Komunikazioko GradU Bukaerako Lanen aurkezpen onenaren Kimu Berri 2022 saria.

Ekainaren 3an, retxabaletako campusean egindako ekitaldian, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanak aurkeztu eta Kimu Berri sarietan parte hartu dute. Streaming bidez eskaini da emanaldia campuseko platotik. Ekainaren 3an, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanan (GBL) aurkezpen publikoa egin zuten irakasle, erakundeetako tutore eta ikasleen aurrean. Ohi bezala, ekitaldia baliatu da Kimu Berri aurkezpen onenaren lehiaketa egiteko. Aretxabaletako campusean egin zen emanaldia eta streaming bidez jarraitu ahal izan zen. Ekitaldiaren ongietorria Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak egin zuen. Aurtengo Kimu Berri lehiaketan epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Mikel Orobengoa ISEA Enpresako Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntza, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Eskualdeko Agentziaren arduraduna eta Maialen Torres Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslea eta fakultateko Komunikazio batzordeko kidea. Ikasleen aurkezpenak piching estilokoak izan dira. Saridunak erabakitzerako orduan, epaimahaikideek honako irizpideak jarraitu dituzte: aurkezpenaren argitasuna, interesa pizteko gaitasuna, aurkezpenaren erakargarritasuna eta originaltasuna, hizkuntz zuzentasuna eta, azkenik, baliabideen egokitasuna eta denboraren kudeaketa. Behin aurkezpen publikoa eginda, hurrengo egunetan egingo dute ikasleek GBLn defentsa akademikoa. Ikasturte honetan, 14 Gradu Bukaera Lan egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduan, denak ala denak, enpresa eta erakundeekin elkarlanean eginda. Bestek beste, oraingoan, hona enpresentzako egin dituzte GBLak: EITB, SOS Arrazakeria, Seaska Ikastola, Gehitu, Garabide, Yandiola, Ardura elkartea... Hurrengo astetik aurrera, hasiko dira GBL horien guztien aurkezpen akademikoak. Horrela geratu da Kimu Berri lehiaketaren palmaresa: IRABAZLEAK Lehen saria Irabazleak: Iraia Irazusta eta Beñat Goia Proiektua: Zaporeak GKE. Bigarren saria Irabazleak: Ainhoa Zubizarreta, Maria Garmendia eta Janire Rodriguez. Proiektua: Verdini dantza taldea. Hirugarren saria Irabazleak: Leire Merino, Jon Angulo eta Ainhoa Rodriguez. Proiektua: Eman eskua elkartea. Aipamen bereziak Good People: Hodei Vicario, Jokin Salido eta Irina Alvarez. LGTB psikologia elkartea: Ainhoa Uribarri, Aroa Paris eta Andoni Ibargutxi.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg