Inicio de sesión

PostHeaderIcon 'Instant1ean' kanpaina abiaraziko dute Eskoriatzan.

Instant1ean hiritartasun digitala nerabeekin lantzeko kanpaina bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztematika arloak, hainbat Udalek eta gaztelekuk martxan jarri dutena, eta gazteengan teknologiaren erabilera sanoa izateko helburua dauka.

'Instant1ean' kanpaina abiaraziko dute Eskoriatzan
Leire San Vicente, Maider Etxaniz, Pili Beitia eta Mireia Muruamendiaraz Instant1en-en aurkezpenean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitasmoa Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta Gipuzkoako hainbat udalek bultzatu dute elkarlanean. Instant1ean proiektuaren azken helburua da gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea, Interneten ondo nola jokatu ikasi, eta sarean eskubideak eta betebeharrak zein diren argitzea. Programak hainbat alderdi ditu: gaiari buruzko tailerrak, hitzaldiak eta lehiaketa.

Kanpaina hau Eskoriatzara ekarri dute, eta atzo emandako prentsaurrekoan; Maider Etxaniz gazteria teknikaria, Leire San Vicente, gaztelekutik, Mireia Muruamendiaraz Arizmendi-Almenetik eta Pili Beitia Kurtzebarritik izan ziren ordezkari gisa.

Bertan azaldu zuten ekintzak ez direla nerabeentzat soilik landuko, gurasoentzat ere zabalduko dira. Programak bi atal izango ditu, formazioa batetik, tailer eta hitzaldiak izango dituena, eta lehiaketa, bestetik, nerabeentzat, soilik, izango dena. Lehiaketarako gaztelekuak bi ekintza antolatu ditu argazki rallya eta Hi selphie lehiaketa.

Formazioa nerabe eta gurasoentzat

• Martxoak 11-12 Sare sozialetako pribatutasuna lantzeko tailerrak nerabeentzat gaztelekuan, 18:00etan.
• Martxoak 15 Iban Garcia Youtuberra Almen eta Kurtzebarrin.
• Martxoak 16 Sare sozialen inguruko saioa gurasoentzat, kultura etxean, 18:00etan.
• Martxoak 18 Argazkiak txukuntzen ikasteko tailerra, 18:00etan, gaztelekuan.
• Martxoak 25 Gaztelekuan antolatutako argazki rallya.
• Apirilak 5 Internet eta arriskuak hitzaldia gurasoentzat, kultura etxean 18:00etan.
• Apirilak 25-26 Hi selphie lehiaketa 18:00etatik aurrera gaztelekuan. Lehiaketa maiatzaren 7an amaituko da.

'Instant1ean' lehiaketa

Instant1ean lehiaketa, aldiz, Gipuzkoa mailako lehiaketa da 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dagoena. Lehiaketako erreminta nagusia Instagrama izango da eta sari ugari izango dira. Lehiaketan zehar, gainera, zozketak izango dira parte-hartzaile guztien artean eta sari banaketa eta topaketa Tabakaleran egingo da ekainaren 3an. Lehiaketaren traolak #instant1ean , #sareanONdo, #eskoitzakogaztelekua izango dira.

Iturria:goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg