Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ingeniaritza ezberdineko ikasleek batera egin dute proiektua, lehen aldiz

Workshop bat egin da egun hauetan Goi Eskola Politeknikoan. 67 gaztek egin dituzte kotxearen proiektuak. Done Ugarte arrasatearra aritu da arduradun-lanetan.

500.MU.Kotx-Tel-Marrazki.MU (id: 9363113)


Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleek azken 12 urteetan kotxe telegidatu baten proiektua egin behar izan dute.

Aurten arduradunek maila bat igo dute proiektua: Ingeniaritza bi titulu ezberdineko ikasleek, elkarrekin, proiektua egin behar izan dute.

500.MU.Kotx-Tel-Poliur.MU (id: 9399345)

Industria Diseinu Ingeniaritzako ikasleak eta Mekanika Ingeniaritzako ikasleak batera aritu dira.

“Learning by doing” (“Eginez ikasten”) metodoa erabili dute. “Esperientzia aitzindari bat” Mondragon Unibertsitateak azpimarratu duenez.

Proiektua egiteko Workshop edo tailerrean, 67 ikasle aritu dira herenegundik gaur arte, 7-8 kidetako taldetan banaturik.

500.MU.Kotx-Tel-Gela.1 (id: 9422475)

Gazte hauek aurrez jaso izan dituzte diseinuari, fabrikazioari, modelatzeari eta maketatzeari buruzko eskolak.

Done Ugarte arrasatearra Workshop edo tailer honetako arduraduna da. Galdetu diogu ea zergatik proiektatzen den kotxe autogidatu bat. “Automobilgintza punta-puntan ari da bai estetikari dagokionez, baita teknologikoki ere”.
“Gainera, kotxea egiteko, ikasleari aurrez ikasitako ezagutzak praktikan jartzea eskatzen dio”.

 

500.MU.Kotx-Tel-Gela.2 (id: 9453506)

Goian aipatu dugun bezala, bi ingeniaritza ezberdin batu ditu proiektu honek: Diseinu Industrialeko Ingeniaritzak, besteak beste, merkatua aztertu egiten du. Esate baterako, jendearen beharrak.

Baina diseinatutako kotxea funtzionatuko duen jakiteko, Ingeniaritza Industriala aritzen da. Honek ere detektatzen ditu kotxea fabrikatzerakoan ager daitezkeen arriskuak, zailtasunak,…

Esperientzia honekin, gaztea ohartzen hasten da etorkizunean lan-munduan zeintzuk izan daitezkeen bere zereginak, arazoak,…

 

500.MU.Kotx-Tel-Done-Ugarte (id: 9489152)

Done Ugarte arduradunak aipatu dizkigu ikasleek tailerrean erabili dituzten material ezberdinak:

“Atzo poliuretanoa landu zuten, gaur hasieran buztina eta gero eskaneatuz irudia digitalizatu dute. Ondoren CAFen bitartez gainazala landu dute”.

Ugarte irakasleak baloratu du “lehen aldia izan arren, orokorrean asmatu egin dugula”.

 

500.MU.Kotx-Tel-Proba.MU (id: 9526601)

67 ikasleen artean Iosu Luengo dago. Leioakoa da baina Arrasaten bizi da. Galdetu diogu ea zer den proiektuko zailena:

“Analizatu behar ditugu faktore eta alor asko, guztiak”.  Izan ere, “kotxe oso polit bat diseina dezakegu, baina gero tentsio-kalkuluak eta beste kalkulu batzuk egiterakoan kotxea gauzatu ezin bada, ez du ezertarako balioko”.

Taldeka egin arren, proiektu hau indibidual bezala kontsideratzen da. “Lantaldearekin ondo moldatzen naiz” eta “ekimen ona iruditzen zait, errepikatzea merezi duena”.

Workshop hau gaur amaituko dute, eta proiektu guztietatik 6 aukeratuko dira, horiek fabrikatzeko.

Kotxeek parte hartuko dute San Pankrazio jaian ospatzen den auto telegidatuen lasterketan. Horrela, prozesua osotuz.

Iturria:MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg