Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen etorkizunaz ariko dira gaur Huheziko Komunikaldian.

Horixe izango dute hizpide Komunikaldian, gaur, 09:00etan hasita, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Ikus-entzunezko Komunikazioaren alorreko etorkizuneko lan aukeren gaineko informazioa zabaltzea, eta antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta lan-esperientziak bertatik bertara ezagutzea da helburua.
IX. Komunikaldiaren kartela. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izango dira protagonistak aurtengo Komunikaldian. Izan ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio departamentuak antolatzen duen jardunaldiaren bederatzigarren edizioan, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer? gaia jorratuko dute.

Jardunaldiaren asmoa da, aditu eta Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasle ohien esperientzietatik abiatuta, Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle eta parte-hartzaileen artean etorkizuneko lan aukeren gaineko informazioa zabaltzea, eta antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta lan-esperientziak bertatik bertara ezagutzea.

Komunikazioarekin lotutako gaiak jorratzen dira Komunikaldia jardunaldian. Aurreko edizioetan landu diren gaiak izan dira: ideia-laborategiak, bideo jokoak eta hezkuntza, egile eskubideak, telebista Interneten, gure zinema gaur, etorkizuneko komunikatzaileak, tokiko telebista digitala euskaraz eta komunikazio korporatiboa.

Egitaraua

Aurtengo egitaraua lau zatitan banatuta dago: harrera, esperientzia profesionalak, MUko ikasle ohien esperientziak eta mahai-ingurua:

Hasiera:

09:00. Aurkezpena eta ongi-etorria. Iosu Zabala (MUko errektorea).

09:15. Hitzaldia, Mikel Orobengoarekin, ekintzailetasunaren garrantziaz.

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen esperientzia pertsonalak:

9:30. Amaia Elu (Hirudart 3D diseinu-estudioa eta Euskal Valley sareko partaidea).

10:00. Ruben Mateo (Beniwood ekoiztetxea).

10:30. Atsedena.

MUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle ohien esperientzia pertsonalak:

11:00. Oihane Beñaran (Bolivian, Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria).

11:30. Ane Irazabal (Freelance kazetaria Ekialde Hurbilean).

12:00. Atsedena.

Eta orain zer?

12:15. Hitzaldia, Aiala Fernandezekin: Digitalizazioaren eragina kultura-industrietan. Europako panorama zertan den.

13:00. Mahai-ingurua, goizeko hizlariekin: Ikasketak amaitu eta lan munduan murgiltzearen artea. Moderatzailea: Odei Esnaola (MUko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikaslea).

Iturria:GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg