Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen etorkizuna hizpide Komunikaldiak 2014an

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izango dira protagonista aurtengo Komunikaldiak jardunaldian. Izan ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa departamentuak antolatzen dituen ekitaldiak "Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" gaia jorratuko dute bederatzigarren edizio honetan. Jardunaldia otsailaren 26an egingo da Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.

Aditu eta Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasle ohien esperientziak abiatuta, jardunaldiaren asmoa da zabaltzea ikasle eta parte hartzaileen artean etorkitzuneko lan aukeren gaineko informazioa eta bertatik bertara ezagutzea antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta  lan-esperientziak.

Aurreko edizioetan bezala, oraingo jardunaldian ere sarrera doan izango da, baina, aldez aurretik izena eman beharko da telefonoz edo emailez:

  • 943 71 41 57
  • harrera.huhezi@mondragon.edu

2014ko EGITARAUA

Hasiera

09:00. Aurkezpena eta ongietorria. Iosu Zabala MUko Errektorea.

09:15. Hitzaldia: Mikel Orobengoa: ekintzailetasunaren garrantziaz.

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi dut. Esperientzia pertsonalak

9:30. Amaia EluHirudart 3D diseinu-estudioa eta Euskal Valley sareko partaide.

10:00. Rubén Mateo. Beniwood ekoiztetxea.

10:30. Atsedena

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi dut. HUHEZIko ikasle ohien esperientzia pertsonalak

11:00. Oihane Beñaran. Bolivian, Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria.

11:30. Ane Irazabal. Freelance kazetaria Ekialde Hurbilean.

12:00. Atsedena

Eta orain zer?

12:15. Hitzaldia: Aiala Fernandez: Digitalizazioaren eragina kultura-industrietan. Europako panorama zertan den.

13:00. Mahai-ingurua goizeko hizlariekin. Ikasketak amaitu eta lan munduan murgiltzearen artea. Moderatzailea: Odei Esnaola MUko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikaslea.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg