Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ikus-entzunezko Komunikazioen eremuari buruzko DREAMWORKS saioa, HUHEZI Koop. E.-rekin elkarlanean

2013ko KOMUNIKALDIAK JARDUNALDIEN esparruan, MONDRAGONen BAC-ek  eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen (HUHEZI Koop. E) Komunikazio sailak, elkarlanean arituz,  ikus-entzunezko komunikazioen gainean DREAMWORKS edizioa antolatu dute.

Ikus-entzunezko komunikazioen eremuan, elkarlanean oinarritutako ekintzailetzaren bidez,   negozio jarduera berriak sustatzeko interesa duen kooperatiba oro  litzateke DREAMWORKS edizio honen hartzaile nagusia.  

Ikus-entzunezko Komunikazioen eremuari buruzko DREAMWORKS saio monografikoak honako egitaraua izango du:

1 BLOKEA: 2013ko KOMUNIKALDIAK  JARDUNALDIAK (9,00etatik 13,00etara)

-  Tania Arriagaren hitzaldia: “Ideien laborategiak. Ikuspegi orokorra eta esperientziak”.

-  George Por-ren hitzaldia: “Berrikuntzaren sustapena Ikus-entzunezko Komunikazioen sektorean”.

-  Ideien Laborategia proiektuaren aurkezpena; HUHEZI Koop. E. eta  GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA.

-  Mahai ingurua. Gaia: “Ideien laborategiak EAEn”. Mahaikideak:

 

-   Gorane Ibarra (BASQUE ECODESING CENTRE).

-   Mangel Manovell (DINAMIK IDEAS).

-   Eukene Barrenetxea (H-ENEA).

-   Amaia Beitia (MGEP), moderatzailea.

 

2 BLOKEA: DREAMWORKS SAIOA (15,30etik 17,30era)

  • Ikus-entzunezko Komunikazioen eremuko negozio aukera berriak, elkarlanean arituz sustatu daitezkeenak, identifikatzea.  
  •  
  • Bertaratutako enpresen jarrera azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean: ideien hautaketa eta ekipoen aurretiazko eraketa  (enpresa liderra eta kolaboratzaileak).

Ikus-entzunezko Komunikazioen eremuari buruzko DREAMWORKS saio monografiko hori Garaia Berrikuntza Gunean egingo da, Arrasaten, 2013ko martxoaren 20an, goizeko  9:00etan. Ekitaldiak egun osoko iraupena, goiza eta arratsaldea, izango duenez bazkaria ere Berrikuntza Gunean bertan egitea aurreikusi dugu.

Ikus-entzunezko Komunikazioen eremuari buruzko DREAMWORKS saio monografiko horretan parte hartzeko izena eman behar da: telefonoz (943082215) edo e-postaz (mondragon-cp@mondragoncorporation.com) egin dezakezu.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg