Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasle eta ikasle ohiak irabazle Lekeitioko 37. Euskal Zinema Bileran.

Aitor Arregi Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslearen Zarautzen erosi zuen filmak irabazi ditu Lekeitioko 37. Euskal Zine Bilerako sari nagusia eta zuzendari onenaren saria. Gainera, gradu horretako 4. mailako ikasle ohiek egindako bi lanek ere jaso dituzte sariak: Anonymous eta Positibatzera film laburrek

Hala, Ainhoa Garcia, Odei Esnaola, Janire Zubizarreta, Ander Larrañaga eta Andrea Lopetegi ikasle ohiek osatutako taldeak irabazi du, Anonymous izeneko film laburrarekin, Lekeitioko lehiaketako ekoizpen saria, amateur atalean. Bestalde, Gazte 22 atalean, saria irabazi dute Itsaso Etxebarria, Amaia Badiola, Itsasne Bermudez, Maite Salaberria eta Maria Aierbe ikasle ohiek Positibatzera lanarekin. Bi film horiek iazko ikasturtean eginda daude, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako Proiektua: film laburra izeneko materian.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg