Inicio de sesión

PostHeaderIcon Iker Zumeta, Huheziko ikasleak irabazi du MUko Surf Topaketa.

Udazkenean heltzen da gure kostaldera surf denboraldia, baina zaila da egunik aproposena aukeratzea MUko Surf topaketa egiteko.

Azaroa erdialderako aurreikusita bazegoen ere, momentuko iragarpenak ikusita, azaroak 30 atzeratzea erabaki zen, eta atzo ere, eguraldi eta itsaso nahasia izan genuen MUko Surf topaketan, bertan parte hartu zutenek, fin ibiltzera behartu zutena.

Partaide denek, banaka eta taldeka surfeatu zuten, denek ordu t´erdiko saioa eginez. Banakako estiloa eta talde lana indartzeko, hiru taldetan banatu ziren 13 partaideak, denak uretara batera sartu ziren, baina talde bakoitzak kamiseta bana zuen, kamiseta zuen surflariak hartzen zituen bi olatu puntuatuko ziren eta gero kamiseta beste taldekide bati pasa behar zion, beraiek ikusi behar zuten noiz aldatu kamiseta eta kontutan izan, besteei beraien bi olatuak hartzeko denbora utzi behar zietela.

Surfeatu eta gero, Zarautzko Surf Elkartean olatuen grabaketa ikusi eta guztion artean puntuatzen ziren, tartean estiloa hobetzeko gomendioak ere emanez, eta bertan Iker Zumetak egun honetako MUko surflari onena izan zela adostu zen.

Bukatzeko, partaide guztien artean Rip Curl markak emandako opariak banatu ziren eta luntx bat izan genuen gution artean hitzegiteko.

Iturria:MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg