Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ikasleak XXII. mendera begira jarriko ditu Arizmendik aurtengo BHKlipen.

BHKlip bideo-lehiaketaren zazpigarren aldia izango da aurtengoa, eta parte-hartzen duten ikasleek bi hilabete izango dute bideo bat sortzeko ondorengo gaiaren inguruan: Eta zuk nola ikusten duzu? Irudikatu XXII. Mendeko ikastola. DBH 3, 4 eta batxilergoko ikasleentzat da, eta bi sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria. Azken edizioetan bezala, lankidetzan izango ditugu AZK, Goiena, MU eta Bagara. Aurten, gainera, bailarako ikastolen arteko elkarlana bultzatu nahirik, Txantxiku eta Aranzadi ikastolakoek ere hartuko dute parte, eta guztiei eskainiko zaie formazio-saio bat HUHEZIn bertako irakasleen eskutik.

Iturria: GOIENA.esu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg