Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ikasle ohi batek euskaraz erakutsi die kantatzen haur galestarrei

ñaki Pierola ikasle ohi gasteiztarrak (Hezkuntza Fisikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean) aprobetxatu zuen Llanfairpwll herrian, Galesen, egiten ari zen praktikaldia erakusteko bertako eskolako haurrei abesti bat euskaraz kantatzen. Horretarako “Ilargia” aukeratu zuen, Ken Zazpi taldearen kantu ezaguna. Orduan grabatutako bideoak arrakasta itzela lortu du Youtuben.

Ikasle ohi batek euskaraz erakutsi die kantatzen haur galestarrei
 

Bi tokitan azaldu du Iñaki Pierolak Galesen bizi izandako esperientzia: Euskadi Irratian, eta Youtuben, non testu hau idatzi baitzuen:

Kaixo guztioi! Hemengokoa ni naiz (Iñaki Piérola) Galeseko eskola bateko haurrekin abesten. Pasaden urtean 2 hilabete egon nintzen Llanfairpwll-en 3. kurtsoko praktikak egiten. Bertako jendea Euskal kulturarengan adierazten interesa zela eta 5-6 kurtsoko (9, 10 eta 11 urte, ez zekiten euskaraz egiten) haurrekin kanta bat prestatzea erabaki nuen. Abestia azken 2 astetan prestatu genuen eta azkenen egunetan, instrumentuak gehitu genituen; pianoa (irakasle bat), bateria (9 urteko haur bat) eta kitarra (ni neu). Dakizuenez bezala, abesti hau Ken Zazpi-rena da eta Ilargia du izena. Esan beharra daukat bertan egon nintzen 2 hilabeteak harrigarriak izan zirela eta bertako jendea benetan jatorra iruditu zitzaidala.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg