Inicio de sesión

PostHeaderIcon IKASLE ARRASATEARRAK IMAGINE CUP LEHIAKETAKO FINALEAN DIRA.

Imagine Cup ikasleen mailan munduko lehiaketarik garrantzitsuena da eta Microsoftek antolatzen du. Teknologiako eta diseinuko munduko ikaslerik bikainenak biltzen dira bertan, sortzeko, berritzeko eta iraultzeko trebetasunak dituztenak. Lehiaketa 2002an abiatu zuten eta haziz joan da. Aurten planetako bazter guztietako  325.000 ikasle inguru bildu ditu.

Hainbat diziplinatako ikasle bikainenak gonbidatzen ditu Imagine Cup ekimenak: software-diseinua, bideojokoen garapena, baliabide digitalak, azpiegitura, elkarreragingarritasuna, Windows Phone 7rako edota Sistema Txertatuetarako garapenak eta abar, betiere Microsoften teknologiak erabiltzen dituztenak.

Gaur egungo munduak dituen arazoei konponbidea bilatzea da lehiaketaren helburua, hala nola, gosea, pobrezia, hezkuntza arlokoak, gaixotasunak kontrolatzea, osasunarekin lotutakoak, ingurumenari buruzkoak eta berebiziko beste arazo batzuk.

Imagine Cup lehiaketan parte hartzeko aukera Microsoften Berrikuntza Zentroaren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko lankidetzatik sortu da, izan ere, biak Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean baitaude. Bi erakundeen arteko lankidetzaren bidez Microsoften teknologiak sustatu nahi dira hezkuntzan, ideia eta negozio berriak sorrarazi, eta modu horretan ekintzailetasuna bultzatu belaunaldi berrien artean.

Microsoften Imagine Cup mundu mailako ikasleen lehiaketa ospetsuenean Sistema Txertatuen kategorian finalerako sailkatu diren 20 unibertsitateetako bat da Mondragon Unibertsitatea.  Aurtengo finala uztailaren 8tik 13ra egingo dute New York hirian.

Iturria: MONDRABERERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg