Inicio de sesión

PostHeaderIcon Huhezinemak izan badauzka jada 2014ko irabazleak.

Pasa den ostiralean, martxoaren 28an, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean Huhezinema Jaialdiaren 2014. edizioko sari-banaketa ekitaldia egin zen. Maialen Belokik, Anari Alberdik eta Jon Garañok osatutako epaimahai ofizialak sei film labur saritu zituen.  Lehiaketa ofizialari dagokionez, euskarazko film labur onenaren saria Asier Altunaren Zela Trovkek jaso zuen, epaimahaiaren sari berezia Lander Camareroren Political story-rentzat izan zen, eta Vertigo saria Alberto Gastesiren Alejandra filmak jaso zuen.

Ikus-entzunezko ikasleen lehiaketan beste pare bat sari banatu ziren:  fikzio onenarena Ainhoa Garcia, Odei Esnaola, Janire Zubizarreta, Andrea Lopetegi eta Ander Larrañagak ekoiztutako Anonymousek eskuratu zuen; dokumental onena, berriz, Jo ta jarri izan zen, Oihane Abrisketa, Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga eta Andrea Venegasena.  Honetaz gain, Positibatzea izeneko laburmetraiak ere aipamen berezia jaso zuen, honako hau Amaia Badiola, Itsaso Etxebarria, Itsasne Bermudez, Maite Salaberria eta Maria Ayerbek egina.

Azkenik, epaimahairen seigarren garaikurra Basque Culinary sariarentzat izan zen, euskal gastronomia islatzen duenarentzat.  Kasu honetan Betiko eran izeneko ikus-entzunezkoa suertatu zen garaile, Julene Lopezek eginikoa.

Ikusleen sariak

Honetaz gain, ostiralean ikusleen sarien garaileen izenak ere eman zituzten aditzera.  Martxoaren 26ko ikasleen eta baita finalisten proiekzioetara gerturatutako ikusleek hautatu zituzten irabazle hauek, emanaldiaren irteeran bakoitzak bere bozka eman eta gero.  Lehiaketa ofizialaren baitan gehien bozkatutako filma Manu Gomezen Das kind izan zen.  Ikus-entzunezko ikasleen lehiaketan, Jo ta jarrik arratsaldeko bigarren garaikurra eskuratu zuen eta, Basque Culinary lehiaketan, Andrea Lopetegi, Ainhoa Garcia, Amaia Badiola eta Jone Albenizen Tartare laburmetraiarentzat izan zen garaipena.

Iturria: MONDRABERRI.com

590 (id: 8820096)

Ostiraleko sari-banaketa ekitaldian hartutako irudia.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg