Inicio de sesión

PostHeaderIcon HUHEZI Fakultatea "erakunde kolaboratzailea" izango da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Lehen Aukera beken kudeaketan.

Mondragon Unibertsitateko beste fakultateekin batera, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bat egingo du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Lehen Aukera beken kudeaketan. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bideratutako beka horien helburua da, praktika ordainduen bidez, enplegagarritasuna aukerak handitzea titulua edo prestakuntza duten gazte langabeen artean.

Lehen Aukera bekak zuzenduta daude langabean daude 16 eta 30 urte bitarteko gazteei, beti ere, hurrengo bi baldintza betetzen badituzte: Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea eta identifikatuta egotea Gazte Bermearen Sistemaren datu-basean, eta aurrez egiaztatuta izatea beteta daudela sistema horretara sartzeko baldintzak.

"Erakunde kolaboratzaile" bezala, Mondragon Unibertsitateak eskainiko du bere laguntza Orientazio eta Enplegu Zerbitzuaren bidez, Lanbiden lan-eskatzaile moduan inskribatzeko eta emango du behar den informazioa guztia Lehen Aukera programaren inguruan. Gaienera, unibertsitateak kudeatu eta bideratuko ditu enpresa kontratatzileen balizko lan eskaintzak.

Edozein argibiderako, ondorengo pertsonekin jar daiteke harremanetan:

  • Karmele Mancisidor: kmancisidor@mondragon.edu
  • Jose Manuel Bergaretxe: jmbergaretxe@mondragon.edu
  • Tfnoa: 943 25 33 72 / 943 25 33 73

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg