Inicio de sesión

PostHeaderIcon Hitzaldia: Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin.

MONDRAGON Korporazioko BAC-ek eta Debagoieneko Garapen Agentziak honako hitzaldi hau antolatu dute: “Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin.”

Europako Batzordearen aburutan Europako administrazio publikoek arrisku-kapitaleko bere formulak eraberritu beharko lituzke, Eusko Jaurlaritzak arrisku-kapital funts berri bat sortu nahi duela iragarri du, ekintzaileek berriz kapitala aurkitzea saila dela deritzote eta, aldi berean, beste batzuren aburutan, saila da proiektu interesgarririk aurkitzea.

Errazoi ugari dago “Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin” gaiari buruzko eztabaida interesgarria gerta dakigun, bereziki eztabaida honako hizlariek hauen eskutik badator:

• Grupo TALDE, arrisku-kapitalaren kudeaketan enpresa aitzindaria dena, Jose Maria Zalbidegoitiak ordezkatuko duena.

ORZA inbertsio elkartea, enpresetan parte-hartzean aditua dena eta Aitor Arrizabalagak ordezkatuko duena.

• ALBIA Capital, korporazio finantzatan nahiz estrategia aholkularitzan enpresa aditua dena eta Elias Martinezek ordezkatuko duena.

• MONDRAGON Fundazioa, Fermin Garmendiak ordezkatuko duena.

•  Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, SPRI Taldea, Yolanda Beldarrainek ordezkatuko duena.

Hitzaldian zehar honako gai hauei helduko zaie:

- Euskadik behar beste arrisku-kapitala al dauka?

-Erresa gertatzen al zaie ekintzaileri arrisku-kapitalaren babesa izatea?

-Gai al da Euskadi arrisku-kapital enpresentzat proiektu interesgarriak eskaintzeko?

- Zer egin beharko genuke Euskadin arrisku-kapital gehiago izateko?

-Zer egin beharko luke euskal administrazioak bertako kapitala arrisku-kapitalean gehiago inbertitu dadin?

-Arrisku-kapital era berririk agertu al da Euskadirentzat interesagarria gerta litekeenak?

Hitzaldia uztailaren 13an, asteazkena, izango da, 17:00 etatik aurrera Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian, hain zuzen ere.

Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg