Inicio de sesión

PostHeaderIcon Hiru arrasatearrek Silicon Valley bisitatuko dute, ikasteko gogoz

Ander Arizaleta, Eider Murgoitio eta Andoni Ariño gazte arrasatearrek Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza ikasten dihardute MUn. Silicon Valley ezagutzeko aukera izango dute eta handik asko ikasi nahi dute. Lan horretaz gain, San Franciscoko kultura ere ezagutu nahi dute.

- Nola sortu zen Silicon Valleyra joateko aukera?

 

- Guk ikasten dugun karreran (Lidergo ekintzailea eta berrikuntza), urtero “learning journey” (ikasketa bidaiak) egiten ditugu gure jakintza maila aspektu desberdinetatik hazteko. Aurreko urtean Finlandiara egin genuen bidaia, bertatik datorrelako gradu (ikasketa metodologia) hau. Aurten berriz San Franciscon egingo dugu hilabeteko estantzia, bertan munduko ekintzaile gehienak aurkitzen baitira eta haiengatik ikasten saiatuko gara.

 

- Ze ikusiko duzue han?

 

- Hainbat helburu ditugu bidaia honetan, baina gure helburu garrantzitsuena bertako enpresa garrantzitsuenak bisitatzea da. Horretarako, jadanik azkeneko egun hauetan hauekin kontaktuan jartzen ari gara buru-belarri, bidaia guztiz aprobetxatu ahal izateko. Bestalde, bertako hainbat ekintzaile ezagutu nahi ditugu berain esperientziak gurekin konpartitu ditzaten eta ahal izanez gero elkarrekin proiekturen bat hastea nahi genuke.

 

Lan munduaz aparte, bertan gaudela aprobetxatuz bertako kultura, lekuak, hezkuntza, ohiturak … ezagutzea nahi genuke, eta hau ere helburu bat bezala hartzen dugu.

- Silicon Valleyko zeozerk jakingura pizten dizue bereziki?

 

- Aipatu dugun bezala, San Franciscon ekintzailetasuna eta ekintzaile izatea oso barneratuta dute eta bertatik enpresa berri eta famatu asko sortu dira. Gure kasuan, hau ikasten gaudenez oso erakargarria egiten zaigu bidaia, Euskal Herriarekin alderatuz bertan dagoen mentalitatea guztiz desberdina delako.

 

Iaz bertan egon ziren ikaskideak, beraien esperientzia azaldu zigutenean, oso aukera polita eta positiboa izan zela aipatu zigutenez, gure bidaiatzeko nahia handitu egin da.

 

- Noiztik noiz arte izango da estantzia?

 

- Esperientzia hau martxoaren 5etik apirilaren 4ra arte izango da. 3 aste Silicon Valley-n pasatuko ditugu gure ikasketarako esperientziak barneratzen. Azken astea berriz, libre izango dugu bakoitzak nahi duen bezala antolatzeko, adibidez batzuk kotxe bat alokatu eta leku desberdinak ezagutu nahi dituzte, beste batzuk ordea, New Yorkera egingo dute bidaia.

- Zeozer gehiago adierazi nahi baduzue, aurrera lagunak!

 

- Aipatu dugunaz aparte, interesaturik gaude hemendik proiektu desberdinak bertan martxan jarri edo inpaktu desberdin bat sortzeko. Honetarako Euskal Herriko hainbat enpresekin jarri gara kontaktuan elkarren artean ideia bat sortu eta SFOn martxan jartzeko, beraz, eskaintza hau zabalik uzten dugu interesaturik dauden guztientzat.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg