Inicio de sesión

PostHeaderIcon HASI ETA HAZI IKASLE GIPUZKOARREN ARTEAN EKINTZAILETZAREN KULTURAREN BALIOAK SUSTATZEKO TRESNA, BERE WEBGUNE BERRIA AURKEZTU DU

2005. urtean, bere gain hartu zuen Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarterako Departamentuak Gipuzkoako ekonomian ekimenaren aldeko espiritua berreskuratzen lagunduko duen erronkari eustea, eskola ibilbidean ekimenarekin loturiko balioak landuko zituen proiektuaren bidez. Hasi eta Hazi izenaz bataiatu genuen proiektua.

Egun hortatik, Hasi eta Hazi-ren helburua 6 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean ekimenaren aldeko kulturarekin loturiko balioak bultzatzea eta sustatzea izan da, ikasleek eta irakasleek ikaskuntza-irakaskuntza jardunetan batera bideratuko dituzten multimedia tresna eta/edo materialen eta IKT-en bitartez.

Martxan jarri zenetik hamar urte pasa direnean, Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak web-espazio berri bat jarri du martxan, material multimediak erabiliz 6 eta 18 urte arteko ikasleen artean ikaskuntza-prozesuak eta sentsibilizazio-prozesua burutzeko eta ekintzailetzaren kulturarekin erlazionatutako balioak sustatzeko helburuarekin.

Wiki baten antzekoa da eta Hasi eta Hazi programan parte hartzen duten irakasle eta ikasle gipuzkoarrek bertan aurkituko dituzte ekimenaren giltzak. Zehazki, Interneteko espazio berri honen bitartez, irakasle-taldeek eta ikasleek proiektuaren lerro nagusiak eta gida generiko bat eskura ditzakete, baina, batez ere, dagokien lana ahalik eta baliabide didaktiko eta laguntza pedagogiko gehienarekin garatzeko informazioa, dokumentazioa, azalpenak eta ikasmateriala aurkituko dute bertan.

Hasi eta Haziekimenaren web berrian, halaber, azalpen zehatzak ematen dira irakasleei dagokien lanari buruz, erabili beharreko metodologiari buruz eta ekintzailetzaren kulturaren dohainak balioesteko eskaintzen diren euskarri fisikoei buruz. Horrezaz gainera, ikasle gipuzkoarrek programa honen bitartez indartu ditzaketen balio eta gaitasun guztiak argitzen ditu wiki berriak. Horrela, esate baterako, Lehen Hezkuntzan lankidetza, eztabaidarako gaitasuna, autoestimua edo aldaketaren aurreko jarrera irekia gisako balioak lantzen dira. DBHn balio horiek berak sakontzen dira eta, gainera, autodiziplina, zorroztasuna edo gatazkei aurre egiteko gaitasuna moduko balioak lantzen dira. Nahimen kemena, irmotasuna, jarraikitasuna, hobetzeko nahia edo akatsak onartzeko gaitasuna, bai eta ikasteko berezko joera edo azterketarako gaitasuna ere, Batxilergoan kontuan hartu beharreko balioak dira.

Bestalde, webgune berriak, agirizko laguntza eta laguntza materiala azaltzen eta eskaintzen du, ikasleen artean ekintzailetzaren kulturaren sustapenarekin erlazionatutako gaitasunak garatzeko. Horrela, wiki-an adierazten da aipatutako zenbait gaitasun etapa jakin batzuetan bakarrik agertzen direla, adin-tarte baten balio nagusien eta ezagutza-garapenaren arabera; eta, beste batzuk, aitzitik, etapa batetik bestera pixkanaka landu beharrekoak direla. Honetara, adin goiztiarrenetan hasten da lana, funtsezko kontzeptuak, trebetasunak edo jarrerak azpimarratuz, eta eskola-ibilbidean barneratu ahala sakontzen dira eta xehetasun teknikoagoak eskaintzen dira.

Informazio gehiago lortzeko: http://www.hasietahazi.net/index.php

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg