Inicio de sesión

PostHeaderIcon Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka.

Gaur eman dio hasiera aurtengo edizioari eta Debagoieneko ikastetxeak eta pertsona ezberdinen esperientziak ezagutzeko aukera emango dio bertaratzen denari bihar, osteguna, arte Arrasateko Kulturaten.

Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokak goizeko bederatzietan zabaldu ditu ateak eta bihar, osteguna, bitartean egitarau zabala eskainiko du. Hitzaldi guztiak Kulturateko areto nagusian izango dira eta informazio mahaiak Kulturateko klaustroan egongo dira. Gaurko egitaraua honako hau izango da:

  • 11:00etan Administrazio Publikoan irteera profesionalak (GFA) izeneko hitzaldia izango da Maite Barruetabeña, Araubide Juridikoko eta Funtzio Publikoko zuzendariaren, eta Aitor Leturiondo, Funtzio Publikoko Zerbitzuburaren eskutik.

  • 16:00tan Descubre lo que tienes que ofrecer tailerra izango da Biteri gelan.

  • 17:00tan, Nineu 4. BideoCurriculum lehiaketaren sari banaketa.

  • 18:00tan gurasoendako bisita gidatua euskaraz.

  • 18:30tan gurasoendako bisita gidatua gazteleraz.

  • 19:00tan Nik ere Lanbide Heziketa ikasi dut solasaldia

Ostegunean berriz, goizeko 09:00tan ekintzaileen esperientziak ezagutzeko aukera egongo da eta 11:00tan Debagoieneko programa, baliabide eta laguntzen aurkezpena.

Azoka honen helburua Debagoienean Lanbide Heziketaren inguruan egiten dena ezagutaraztera eman eta ikasleentzako aukera erakargarri bat bezala aurkeztea da. Lanbide Heziketako zentroek parte hartzen dute gehienbat, baina baita formazio zentroak, enplegu zerbitzuak, udaletako sustapen eta enplegu zerbitzuak, garapen agentziak eta bestelako erakunde batzuk ere.

Ikusi argazki guztiak handiago

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 1

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 2

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 3

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 4

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 5

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 6

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 7

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 8

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 9

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 10

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 11

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 12

Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka - 13

Iturria:goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg