Inicio de sesión

PostHeaderIcon Gradu amaierako proiektuak euskaraz saria

Jada abian da gradu amaierako proiektuak euskeraz sariaren bigarren edizioa.
Gradu amaierako proiektuak euskaraz saria
 

MONDRAGONek eta MUk euskararekiko duten konpromisoa dela-eta, euskaraz hobekien idatzitako gradu amaierako proiektua sarituko dute aurten bigarrengoz 2000 eurorekin.

Sari hori urterokoa da eta proiektu-txostenaren euskararen kalitatea saritzen du.

Sari honetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak ondokoak dira:

  • MUko ikaslea izatea.
  • Proiektua MONDRAGONeko erakunde batean egindakoa izatea. Huheziko ikasle gehienek ezin dutenez euren proiektua MONDRAGONeko erakunde batean egin, Huheziko ikasleen lanak kontuan hartuko dira MONDRAGONeko erakunderen batean egin ala ez.
  • Proiektu-txostena euskaraz idaztea.
  • Proiektua 2012an aurkeztea.
  • 9 edo hortik gorako nota akademikoa izatea

Sariari dagokion kartela eta oinarriak webgune honetan ikus daitezke.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg