Inicio de sesión

PostHeaderIcon GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka ospatuko da apirilaren 8 eta 9an.

Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokak 11.edizioa izango du aurten, apirilaren 8 eta 9an. Hamaika urte dira Debagoieneko Mankomunitatea, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekimen hau antolatzen hasi zela. Helburu nagusia, hasieratik izan da, Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan- merkaturako balizko aukera bezala aurkeztea; bereziki gazteei, baina baita langile, guraso eta orokorrean herritarrei ere.


Jadanik milatik gora bisitari pasatu dira Kulturateko klaustroan jartzen diren standetatik eta badirudi pixkanaka emaitzak lortzen ari garela; lanbide heziketa ikasi daitekeen eskualdeko 7 ikastetxeetan 1.200 ikasle baino gehiago daude matrikulatuta, 24 ziklo desberdinetan.


Lanbide Heziketaren ezaugarri bat aipatzearren eskaintzen dituen ibilbide edo aukera
desberdinak dira. Lanbide Heziketa aukeratzerakoan, bide guztiek zabalik jarraitzen dute; unibertsitatean jarraitzeko, edo alderantziz, unibertsitatetik lanbide heziketara joateko, erdi- mailako zikloetatik goi-mailakoetara pasatzeko, edota Dual sistemaren bidez, enpresan lan egin bitartean, lanbide heziketa ikasteko. Aurten klaustroko hormetan ibilbide desberdinak irudikatzen dituzten panelak zintzilikatuko dira, familia profesional bakoitzaren barruan egon daitezkeen aukerak islatzeko.


Beste ezaugarrietako bat, enpresarekin duen harreman estua da. Lanbide Heziketak bi
urtetan lanerako prestatzen ditu pertsonak, eta hainbat ziklotan laneratzea %100a da;
Praktikaldia enpresetan ziklo guztietan egiten da eta formazioaren zati garrantzitsua da.
Besteak beste, Dual sistemaren bidez, lan-ikaste partekatzean egin daitezke, edota Erasmus+ bidez, atzerrian.

  (id: 4381688)

 

Lanbide Heziketa ikasi duten bizpahiru pertsonek beren esperientzia kontatuko dute
astelehenean, apirilaren 8an, arratsaldeko 18:00etan Kulturateko Areto nagusian antolatu den solasaldian. “Nik ere Lanbide Heziketa ikasi dut” izenburupean, batez ere 15-19 urte bitarteko gurasoei zuzendutako solasaldia izango da. Solasaldi honetan gurasoek beraien kezkak azaleratu eta konpartitzeko tartea ere izango da. Orientatzaileak eta lanbide heziketako irakasleak ere bertan egongo dira. Ondoren stand-etatik bisita egingo da, heziketa ziklo konkretuak ezagutzeko.


Azoka eguna heldu bitartean, DBH 4.mailako ia 500 ikasle, LanbideArtean tailerrean
partehartzen ari dira. Tailer honetan gazteek beraien benetako nahiekin konektatzen
saiatzen dira, zer ikasi nahi duten aukeratzen laguntzeko. Aurten gainera, Azokan ikasleen bisitak berrikuntzak jasango ditu, eta ikasleek beraien interesetatik gertuen dauden zikloak ezagutuko dituzte, batez ere. Horretaz gain, Lanbide Heziketari buruzko ezinbesteko informazioa jasoko duen liburuxka digital batek argia ikusiko du datozen egunetan, eta edonorentzat erabilgarri jarriko da sarean.

Lanbide heziketako ikastetxeez gain, eskualdean prestakuntza eta enplegu-zerbitzuak
eskaintzen dituzten beste hainbat erakundek ere partehartzen dute Azokan. Beraz,
gonbidatu nahi zaitugu apirilaren 8 eta 9an Kulturatera etortzera eta eskualdeko
prestakuntza eskaintza paregabea ezagutzera. Informazio mahaiak bisitatzeko ordutegia: Astelehenean, apirilak 8an, 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara. Eta asteartean, apirilak 9an, 9:30etatik 13:30etara.


Formazioak lanerako prestatzen zaituelako!

 

 (id: 4397702)

 (id: 4412729)

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg