Inicio de sesión

PostHeaderIcon Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka ireki dute gaur Kulturaten

Gaur eta bihar, bailarako Lanbide Heziketako eskaintza gertutik ezagutzeko aukera izango dute ikasle, langile eta langabeek. 7 ikastetxe eta lan zein heziketa munduko hamar erakunde biltzen ditu azoka honek eta 500 ikasle bertatik pasatzea espero da.

595.1 (id: 9903387)

 

K.C.- 2013/05/08

 

Gaur, eguaztena, eta bihar, gure bailaran Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen dituzten 7 ikastetxe eta lan zein heziketa munduan mugitzen diren beste hamar erakunde biltzen dira Kulturateko klaustroan. Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren laugarren azoka honek egun eskaintzen diren titulazioen berri emango die ikasle eta langileei eta gaur goizean ireki ditu ateak. Ekintzailetasun esperientziak hitzaldiarekin eman diote hasiera azokari eta ikasle ugari ikusi ditugu Kulturaten, etorkizunean helduko dioten bidearen aukeraketan erraztasunak bilatu nahian.

595.2 (id: 9935764)

 

Hala, 16 stand jarri dituzte klaustroetan eta egunotan, hamaika zentro ezberdinetako 500 ikasle inguru hurbilduko dira. Hauez gain, langile eta langabeei ere zuzenduta dago Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka eta Kulturatera hurbiltzera animatu nahi dituzte hauek. Stand ezberdinetan zentro bakoitzak eskaintzen duen informazioaz gain, ekintza osagarriek osatuko dute gaur eta biharko egitaraua. Hala, goizeko 11:00etan, Interneten ze irudi ari naiz ematen? hitzaldia izango da Kulturateko Areto nagusian eta arratsaldeko 17:00etan, Internet-en lana bilatzeko herramintak ezagutzera emango ditu Miguel Fernandez Arrietak, IKTetan irakasle eta ikerlariak.

595.3 (id: 9952056)

 

Bihar, ostera, goizeko 10:00etan, Lanbide Heziketaren sistema integratuak zer dauka langile eta langabetuei eskaintzeko? Ezagutu zure aukerak hitzaldia emango du Gloria González Marcok, Enplegurako Lanbide Heziketaren Azpisistema Integratzeko Teknikariak euskaraz eta arratsaldeko 18:00etan, hitzaldi bera emango du gazteleraz.

Eskualdean eskaintzen diren zikloetatik 13 Erdi-mailakoak dira eta 20 Goi-mailakoak. 6 familia profesionaletan Erdi-maila eta Goi-mailako eskaintza dago eta horrek aukera ematen du ikasketei jarraipena emateko. Eskaintza zabalena Fabrikazio Mekanikoko familian ematen da (6 titulu), Elektrizitate eta Elektronikan (3 titulu) eta beste horren beste Administrazio arloan.

 

595.4 (id: 9968151)

 

595.5 (id: 49214)

 

595.6 (id: 74675)

 

595.7 (id: 129137)

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg