Inicio de sesión

PostHeaderIcon Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka eguazten eta eguenean egongo da Kulturaten.

Erakunde ezberdinen eskaintzaren berri emateko hainbat informazio-mahai jarriko dituzte Kulturateko klaustroan. Honekin batera, hitzaldi ezberdinak izango dira bi egunetan zehar. Goiaz! azoka, bihar, eguaztena, goizeko 9:30etan irekiko da.

595 (id: 5590541)

 

Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: MB artxiboa- 2015/04/14

 

Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren azokak bihar, eguaztena, irekiko ditu ateak Kulturaten eta eguena bitartean, eskaintza ezberdinen gainean informatzeko aukera izango dute gazte eta helduek. Erakunde parte hartzaile bakoitzak informazio mahaiak jarriko ditu klaustroan eguazten eta eguenean, goizeko 9:30etatik 13:30etara eta arratsaldez, 15:30etatik 18:30etara. Honez gain, baina, herritar guztiei zuzendutako hainbat hitzaldi eta saio izango dira Kulturaten.

Bihar, goizeko 9:30etan, ekingo dio Goiaz! azokak eta horretarako, Alex Beltran de Lujanbiok Enpresek eskatzen dutena eta falta ezin zaizuna hitzaldia emango du Kulturateko Areto nagusian. Honen ostean, Mikel Makazagak, Itoitz Armendaritzek eta Kattalin Antxiak ekintzailetzaren gaia eta esperientzia landuko dute. Arratsaldeko 17:00etan, ostera, NiNeu 2. BideoCurriculum lehiaketaren sari banaketa egingo da eta honen ostean, prozedura eta esperientzia pertsonalak izango dituzte berbabide Gloria Gonzalez Marcok eta Josemari Mediavillak.

Eguena izango da Goiaz Debagoieneko Lanbide Heziketaren azokaren azken egunean eta bertan, Nola zaindu nire online ospea interneten eta Lanbide Heziketaren PLUS-AK. Ethazi, Dual sistema eta Erasmus hitzaldia izango dira.

Eguaztena eta eguena bitartean, prestakuntza arloko eskaintza, enplegu zerbitzua, ekintzaileentzat zerbitzuak, tailerrak eta hitzaldiak edota aparatuak eta esperimentuak bilduko dira Kulturaten.

Erakunde parte hartzaileak


Azoka honetan parte hartuko duten zentroak hauek izango dira: Oñati Gestio Eskola - Mondragon Unibertsitatea (Oñati), Zuazola-Larraña Institutua (Oñati), Mariaren Lagundia Ikastola (Bergara), Miguel Altuna Institutua (Bergara),  Arizmendi Koop. Elkartea Ikastola (Arrasate), Goi Eskola Politeknikoa - Mondragon Unibertsitatea (Arrasate),  Aretxabaleta Lanbide Eskola (Aretxabaleta), Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroa (HHI), Oinarrizko Lanbide Heziketa (Lanbide Hastapena), Formazio Zentroak, Bastida Akademia (Arrasate), Ikasi - Prestakuntza Zentroa (Bergara).

Beste erakunde batzuk ere bere lekua izango dute: Bizikasi, Alecop - Prestakuntza alternantzia: ikasketak eta lana, Laneki-Jakinbai, Enplegu Zerbitzuak, Lanbide (Euskal Enplegu Zerbitzua), EURES (Europako Enplegu Zerbitzuen Sarea),  Kutxa Zeharo Enplegu Zerbitzua (Arrasate), Udaleko Sustapen eta Enplegu Zerbitzua, Arrasate, Bergara, Oñati eta Aretxabaletako Udalak eta ekintzaileentzat zerbitzuak: Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentzia eta Saiolan.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg