Inicio de sesión

PostHeaderIcon GOIAZ! 2015 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren apirilak 15 eta 16an Kulturaten.

Urtero legez, Lanbide Heziketako zentroek eta best erakunde batzuek, informazio-mahaiak jarriko dituzte interesatuei zalantza guztiak argitzeko helburuaz.

goi150 (id: 862812)

 

Testua:Maitane Muñoz-Argazkia: Debagoieneko Mankomunitatea

 

Goiaz! 2015 Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka gurean dau aurten ere. Apirilaren 15 eta 16an ospatuko da Kulturateko klaustroan.

 

Ekintzak goizean goiz hasiko dira apirilaren 15ean. 9:30etan, Alex Beltran de Lubianok hitzaldia eskeiniko du "Enpresek eskatzen dutena eta falta ezin zaizuna" izenburupean. 11:30etan aldiz, "Ekintzailea naiz" lemapean, Mikel MakazagakI (Ardatz ikasketa-zentroa), Itoitz Armendariz (Munduko "musher" txapelduna) eta Kattalin Antxiak (Modubat.eus) euren esperientzia partekatuko dute bertaratukaoekin.


Arratsaldeko 17:00etan BideoCurriculum lehiaketaren sariak banatuko dira eta ordu bete beranduago, Jokin Zaitegi gelan, "Bereganatutako konpetentzia bizitza profesionalean eta ezagutza ez formalak: kualifikazioa izateko bideetako bat" izenaz, Gloria Gonzalez (Lanbide.Gaitasun erregistroa) eta Jose Mari Mediavillak (Lanbide Heziketarako Kalitaterakoe ta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia) euren bizipenak kontatuko dituzte.


Apirilaren 16an goizeko 9:30etan, MGEP irakasle den Ane Bilbaok Internet gure ospea zaintzeko klabeak emango dizkigu.  11:30etan aldiz beste hitzaldi bat izango da "Lanbide Heziketaren Plusak. Ethasi, Dual eta Erasmus sistemak. Jardunaldia amaitzeko arratsaldeko 5etan ikasleentzat bisita gidatua egongo da.


Antolatu diren ekintzaz aparte, zentru ezberdinetako informazio-mahaiak 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:30etara egongo dira zuen zerbitzura zalantza guztiak argitzeko.

 

Azoka honetan parte hartuko duten zentroak hauek izango dira: Oñati Gestio Eskola - Mondragon Unibertsitatea (Oñati), Zuazola-Larraña Institutua (Oñati), Mariaren Lagundia Ikastola (Bergara), Miguel Altuna Institutua (Bergara),  Arizmendi Koop. Elkartea Ikastola (Arrasate), Goi Eskola Politeknikoa - Mondragon Unibertsitatea (Arrasate),  Aretxabaleta Lanbide Eskola (Aretxabaleta), Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroa (HHI), Oinarrizko Lanbide Heziketa (Lanbide Hastapena), Formazio Zentroak, Bastida Akademia (Arrasate), Ikasi - Prestakuntza Zentroa (Bergara).


Beste erakunde batzuk ere bere lekua izango dute: Bizikasi, Alecop - Prestakuntza alternantzia: ikasketak eta lana, Laneki-Jakinbai, Enplegu Zerbitzuak, Lanbide (Euskal Enplegu Zerbitzua), EURES (Europako Enplegu Zerbitzuen Sarea),  Kutxa Zeharo Enplegu Zerbitzua (Arrasate), Udaleko Sustapen eta Enplegu Zerbitzua, Arrasate, Bergara, Oñati eta Aretxabaletako Udalak eta ekintzaileentzat zerbitzuak: Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentzia eta Saiolan.

Iturria:MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg