Inicio de sesión

PostHeaderIcon Gizartearen eskaerara oinarrituriko informatika hezkuntza eskaintza osoa debagoienean Arizmendi Ikastola eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eskutik.

Hizlariak Gorka Aretxaga (GEPko Lanbide Heziketako arduraduna), Iñaki Velez de Mendizabal (GEPko informatika arduraduna), Beñat Irazabal (Arizmendiko Ikastolako informatika irakaslea) eta Edurne Erauskin (Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako arduraduna) izan dira.

 (id: 2933650)

Gizarteak azken urteetan eta batez ere etorkizunera begira eskatzen diharduen profil profesionalak erantzuteko eta profesional horiek formatzeko asmotan, ARIZMENDI IKASTOLAKO LANBIDE HEZIKETAK ETA MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOKO LANBIDE HEZIKETAK bat egiten dute hezkuntza eskaintza oso bat aurkeztuz.

Informatika sektorean aurreikusten diren aldaketak eta garapenak imajinaezinak diren neurrian, etorkizun oparoa opa zaio sektore honi eta hartara, lanpostu ugari sortuko direla espero da.

Estatu Batuetako Lan Estatistiken Bulegoak esaterako, 2022rako garapen handiago izango duten lanpostuen artean, 7 teknologiarekin edo informatikarekin lotu ditu zuzen-zuzenean.

Horretarako, ARIZMENDI IKASTOLAK eta MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAK elkarren artean sarbide zuzena duten informatikarekin lotura duen hezkuntza eskaintza ezarri dute. Hala, ikasleek erdi mailako heziketa ziklo batetik goi mailako heziketa ziklo batera jauzi egiteko aukera izango dute eta goi mailako heziketa ziklotik unibertsitatera.

Ondorioz, hau da bi erakundeek (norberak bere aldetik) eskainiko duten eskaintza, bailarako gazteek Debagoienean bertan gauzatu ahal izango dutena, hala erakundeek gizartearekiko duten konpromisoa berresten dutelarik:

 

  • MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAK
  •  
    • Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria: Tituluaren helburu nagusia titulatuei informatikaren arloko formazio teknologikoa ematea da. Ziklo honetan jasotzen diren ezagutzek, ordenagailu motak, sareak, sistema eragileak eta datu-baseen eta Interneteko zerbitzarien administrazioa, irteera profil balioaniztuna ematen dute, zeinak informatika departamentu bateko lanpostu askotan lan egitea ahalbidetzen duen. Formazio honek alderdi teorikoa, proiektuetan oinarritutako formazio praktikoarekin uztartzen du. http://www.mondragon.edu/eu/gep/ikasketak/goi-mailako-heziketa-zikloak/sareko-informatika-sistemen-administrazioko-goi-mailako-teknikaria-1/
    • Gradua Informatika Ingeniaritzan: Gradu horretarako diseinatutako prestakuntza zeharkakoa eta oso erabilera anitzekoa da, ikasleak hainbat lanetarako trebatzen baititu: zenbait plataforma erabiliz (ordenagailuak, sistema txertatuak, telefono mugikorrak…) informatika-produktuak garatzeko eta enpresa bateko informazio-sistema konfiguratu, kudeatu eta mantentzeko, besteak beste. Hortaz, ikasketa-planaren helburua ikasleak honako eduki hauek bereganatzea da: programazioa, ordenagailuen ingeniaritza, softwarearen ingeniaritza, informazio-sistemak, sistema adimendunak, sistema eragileak, sistema txertatuak, sistema banatuak eta sareak. Prestakuntza horri esker, ikasleak hainbat lan-ingurunetara egokitzeko gauza izango dira. http://www.mondragon.edu/eu/ikasketak/graduak/gradua-informatika-ingeniaritzan/

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg