Inicio de sesión

PostHeaderIcon Gazteek badute ekintzaile izateko harra!

Gazteria, Aisialdia eta Kirolarekin lotutako 26 proiektu; horixe da Kimu Berriren hirugarren edizioko uzta. Goizean inauguratu dute eta bertan izan dira proiektuen egileak eurak ez ezik, Kimu Berri osatzen duten entitate eta erakundeetako ordezkariak eta Arrasateko Udalekoak. Inazio Azkarraga Urizar alkateak txalotu egin du ekimena, ekintzailetasuna bailara honen betiko ezaugarrietako bat izan dela eta aktibitate ekonomiko berrien beharra daukagula esanez. Eta gazteek ekintzaile izateko harra badutela adierazi du Koldo Azkoitia Mankomunitateko Garapen Agentziako arduradunak.


azpi proiektu zuzenean aurkeztu dituzte, gainera. Azalpenak emandako gazteak pozik geratu dira izandako harrerarekin eta ekintzaile moduan bizitako esperientzia sekulakoa izan dela aitortu dute.

Ekintzailetasuna norberaren zaletasunetan sustatzen da gehien edo errezen eta horren islada dira aurkeztutako proiektuak. Asko dira, esaterako, musikarekin lotura dutenak –Wiki Beats edota 3MixSound izenekoak, adibidez–, eta talde bat baino gehiagok harremanekin zerikusia duten proiektuak aukeratu dituzte, "bitxia" dirudien arren, Koldo Azkoitiaren esanetan.

Lehen egunak Arrasaten egin eta gero, Oñatiko Enpresagintza fakultaterako bidea hartuko du erakusketak. Eta han, hilaren 25ean, Startup Pitching lehiaketa-saioa ospatuko da. Enpresagintzan, datorren asteko martitzenetik eguenera egongo dira proiektuak ikusgai.

Iturria: Goiena.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg