Inicio de sesión

PostHeaderIcon Gaur banatu dituzte BHKlip lehiaketako sariak

Gaur goizez azoka plazan egin duten ekitaldian banatu dituzte aurtengo BHKlip lehiaketako sariak. Goizean goizetik BHKlipen parte hartu duten 29 lanak ikusgai izan dira hutsik dagoen postu baten, eta horren ostean postuz postu hamaiketakoa erosten izan dira Ane Zuazubiskar eta Maddi Labaien bertsolariak. Postuz postu bertsotan ibili dira bi bertsolari gazteak, aurtengo bideo lehiaketan parte hartu duten ikasleek gertutik jarraitu dituzten bitartean.


Behin luntxeko jatekoak postuz postu erosi ostean, 2013ko BHKlip bideo lehiaketako sariak banatu dira. Aurten DBH 3. eta 4. mailatako eta batxilergoko ikasleek kontsumoaren katea izan dute gai moduan beren lanak egiteko. Izan ere, Bagara egitasmoarekin lankidetzan antalotu du aurtengo bideo lehiaketa Arzimendi Ikastolak, eta azoka biziberritzearekin lotuta proposatu dute aurtengo gaia.


Guztira 29 lan aurkeztu dira lehiaketara eta bi sari banatu dituzte. Arkaitz Biain, Amaia Txintxurreta, Agurtzane Elkoro eta Elena Errastik osatutako epaimahaiak alde batetik Deiane Marcos, Maialen Gallastegi eta Sara Agiriano ikasleek egindako "Kateak Loturik" bideoa aukeratu dute irabazle moduan.


Ikusleek berriz, lehiaketako blogean botua emateko aukera izan dute azkeneko astetan. 250 boto jaso dira guztira, eta ikusleek Alba Saez, Nagore Gomez eta Mireia Cabrerak osatutako "Kontsumoaren katea" bideoa aukeratu dute ikusleen sariko irabazle moduan. Antolakuntzak aurten aurkeztutako lanen originaltasuna azpimarratu du, eta HUHEZIko ikus-entzunezko komunikazioan adituen parte hartzea eskertu.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg