Inicio de sesión

PostHeaderIcon 'Gatza: Leintz Gatzagako herritarren erretratuak' liburua aurkeztuko dute gaur.

128 orrialde, formatu etzan samarra, pasta ia gogorra eta gatzagarren erretratuak koloretan. Ezaugarri horiek ditu Jose Felix Diaz de Tuesta arrasatear argazkilariak landutako liburuak, Leintz Gatzagako bizilagunei ateratako argazkiekin landutakoak, alegia. Bukatuta dago, eta gaur, eguena, aurkeztuko dute Leintz Gatzagako kultura etxean, 19:00etan. Argazki erakusketa ere inauguratuko dute ekitaldian.

'Gatza' liburuaren azala. | Argazki originala

Lau urteko lanaren emaitza da gaur aurkeztuko dutena. Egileak berak aurkeztuko du, hain justu, Gatza: Leintz Gatzagako herritarren erretratuak izeneko liburua. 200 ale argitaratu dituzte. Xehetasun gehiago ere eman ditu egileak: "Familia argazkiek alderik aldeko espazioa hartzen dute; eta beste orri batzuetan, berriz, erretratu bat baino gehiago daude, kide gutxiagoko familien argazkiak, hain zuzen ere".  

Liburua aurkezteaz batera, argazki erakusketa inauguratuko dute; hain zuzen, erretratu liburuan jaso ez diren argazki batzuekin osatutakoa, alegia.

Iturria: GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg