Inicio de sesión

PostHeaderIcon Gabonetako Campus teknologikoa.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Arizmendi Ikastola eta CampTecnológicok Gabonetako kanpamendu teknologikoa antolatu dute. Kanpamendu honetan gazteen interesa piztu nahi da, batez ere zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematiken arloetan.

Jarduerak Arrasateko campuseko Garaia egoitzan izango dira, abenduaren 28,29,30 eta 31n, 9:00etatik 14:00etara. Kanpamendu hauek lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude, aurretik campusean parte hartu dutenentzat, baita mundu honetan lehen urratsak eman nahi dutenentzat ere.

Parte hartzeko izena emateko moduak bi dira: Ikastolako webgunetik www.arizmendi.eu  edo esteka honetako formularioa betez.

Informazio gehiago

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg