Inicio de sesión

PostHeaderIcon First Tech Challenge 2014.

Gaur, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko instalakuntzetan, patrozinatzaile eta kolaboratzaileekin batera, erakustaldi bat eskaini dute Lanbide Heziketako ikasleak. Bertan, lehiaketan egin behar dutena erakutsi dute.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako 11 ikaslek osatzen dute Robotek taldea, 4 tutorerekin batera. Talde horrek First Tech Challenge robotikako nazioarteko lehiaketan hartuko du parte datorren martxoaren 29an, Eindhoven-en (Holandan). Taldean honako titulu hauetako heziketa zikloetako ikasleak daude: fabrikazio mekanikoko diseinua, robotika eta automatizazio industriala, eta sistema elektrotekniko eta automatizatuak. Gainera, Euskaditik joango den talde ba

karra izango da. Parte-hartzaileen artean, estatuko eskualde batzuetako eta beste herrialde batzuetako, hala nola Holandako, Errusiako eta Alemaniako, taldeak daude. Robotek taldea da egungo txapelduna, aurreko urtean Europako txapelketa irabazi baitzuen. Gainera, robot-diseinurik onenaren saria jaso zuen. Horri esker, Amerikako Estatu Batuetan egin zen munduko finalean parte hartu zuen.  Aurten ere, lehenengo bi taldeak –azken fasean beste talde batekin bat egin behar dute– Saint Louiseko (Misuri, AEB) finalerako sailkatuko dira. Hori apirilaren 23tik 26ra bitartean egingo da.

First Lego League (FLL) txapelketa ezagunaren goi kategoria da First Tech Challenge (FTC). Robotikako nazioarteko lehiaketa hori 18 eta 23 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta 50 herrialdek eta 2.300 taldek baino gehiagok hartzen dute parte. Parte-hartzaileek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, era autonomoan nahiz telegidatuan lan egiteko gai dena, urtero finkatzen diren joko-arauak oinarritzat hartuta. Besteak beste honako balio hauek sustatzea da txapelketaren helburua: ekimena, sormena, laguntasuna eta abar.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren taldea honako hauek babesten dute: Danobat Group, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Mondragon Taldea; eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Lehendakariordetzaren lankidetza izan du.

Ikasleak egindako bideoa ikusi dezakezue:

https://www.youtube.com/watch?v=VogeT0PrX8M

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg