Inicio de sesión

PostHeaderIcon First Lego League txapelketarako barne kanporaketa egingo da MUn.

Gaztelupeko eta Almeneneko teknologiako laugarren mailako ikasleek parte hartuko dute. Aurtengo gaia, HYDRODYNAMICS izango da (uraren inguruko arazoetan oinarrituta); aurkeztuko diren taldeak, hamar; ikasle kopurua, 90.

 (id: 122106)T

Barne kanporaketan hiru lan esparrutan arituko diren arren, eguaztenean robotaren proba egingo da.

 ·  Proiektu zientifikoa (uraren inguruko arazo bat aztertu eta soluzio innobatzaile bat proposatu)

·  Robotaren proba (robotak tablero batean misio zehatz batzuk bete behar ditu). 2min 30 segko probak dira.

·  Egindako lanaren zehaztapena, blog baten bidez egiten dutena normalean. Hau ikasleek egin dute ebaluaketan zehar.

Ikastolak zortzigarrenez parte hartzen du. Gidariak teknologiako irakasle Itsaso Arenaza, Mikel Egiguren eta Iñaki Agirregabengoa izango dira eta ekimen honetan ikastolak lankidetzan dihardu MU eta Ikerlanekin. Barne txapelketaren bidez erabakiko da zein talde joango diren urtarrilean EAEko txapelketara.

 Lekua: Garaia Berrikuntza Gunea (MU)

Eguna: Abenduak 20, asteazkena

Ordua: 09:00etatik 13:00ak arte

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg