Inicio de sesión

PostHeaderIcon First Lego League-ko EAEko kanporaketara joango dira larunbatean Arizmendiko ikasleak.

Laugarren urtez jarraian, Arizmendi Ikastolak First Lego League delako txapelketan hartuko du parte.  Mundu mailako txapelketa da honako hau, ikasleei zuzendutako, eta lehenengo kanporaketa abenduaren 14an izango da Zamudion. Bertan Euskal Autonomi Erkidogoko neska-mutikoak arituko dira nor baino nor, eta Arizmendi Ikastolaren lau talde izango dira bertan: Gaztelupetik batxilergoko talde bat, DBH4ko bi talde eta Almenetik beste bat. Aurreko urteetan bezala, MU eta Ikerlanen babespena hartuko dute parte txapelketan.

 

Ikastolako talde ordezkariak aukeratzeko azaroaren 22an Garaia Berrikuntza Gunean barne kanporaketa egin zuten DBHko 4. mailako 82 ikasleren artean. Honenbestez, bertatik atera dira Batxilergokoarekin batera Arizmendiren ordezkari izango diren DBHko hiru taldeak. Euren izenak Arizmendi-Ikerlan 1, Arizmendi Ikerlan 2, Arizmendi-MU 1 eta Arizmendi MU 2 izango dira.

 

Larunbatean EAEko 32 talde izango dira nor baino nor Zamudion. Arizmendikoak hurrengo faserako sailkatuz gero, Espainia mailako kanporaketan hartuko lukete parte, aurten Bartzelonan jokatuko dena.

 

Aurtengo gaia Nature´s Fury da, hots, naturak dakartzan hondamendiak. Horri irtenbideak emanik proiektu zientifiko bat aurkeztu beharko dute larunbatean ikasleek, eta beste bi proba egin: eraiki duten robot bati hainbat misio eman, bete ditzan, eta proiektu teknikoa aurkeztu.

 

Txapelketa horrek gazteen artean berrikuntza, sormena eta ekintzaile zaletasuna sustatzea du helburu. Teknologia ikasgaian ari diren ikasleek 1. hiruhilekoan  lantzen duten gaia izan ohi da eta, besteak beste, talde lana ere oinarrizkoa izaten da.

 

 

Parte hartuko duten taldeak:

 

590.1 (id: 8348224)

 

590.2 (id: 8369653)

 

590.3 (id: 8384854)

 

590.4 (id: 8400442)

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg