Inicio de sesión

PostHeaderIcon Euspot lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatuko da ostegunean, maiatzak 7.

Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketaren laugarren edizioan 35 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak guztiak ere. Aurtengo edizioan spot lehiaketa kontsolidatzea, partaide kopurua handitzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea lortu da. Gazteen parte-hartzea sustatu nahi izan da eta horretarako harremanak sustatu dira zenbait ikastola eta eskolarekin, eta erantzuna oso positiboa izan da.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 7an, osteguna, 19:00etan izango da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.

Guztira, sekulako sariak banatuko ditu Euspot Lehiaketak aurten ere. Guztira lau sari:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasle onenaren saria. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Gazteen saria (14-18 urte) / 250 euro

gonbidapena_saribanaketa2015

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, Garazi Ayesta ikaslearen eskutik (Mondragon Unibertsitatea). Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira bertan.

Horrez gain, Kike Amonarrizek euskara, umorea eta publizitatearen inguruko hitzaldia emango du, eta Azkaiter Peloxek musika saioa eskainiko du. Ekitaldiari bukaera emateko, luntxa egongo da.

Gonbidatuta zaudete guztiok!

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg